undefined

Partida aurrekoa: Athletic Club vs FC Barcelona (1/8 Kopa)

Partida aurrekoa: Athletic Club vs FC Barcelona (1/8 Kopa)

Ezagutu itzazu San Mamesen denboraldi honetan jokatuko den Kopako lehen neurketaren inguruko xehetasunak

Urteko lehen norgehiagoka lehoientzat San Mamesen. Marcelinoren taldeak Barcelonaren aurka, partida bakarrera, jokatuko du Kopako final-zortzirenetako neurketa. Bi taldeen arteko azken kanporaketan ere Kopan izan zen, Katedralean eta partida bakarrera. Iñaki Williamsek sartutako golari esker, lehoiek garaipena lortu zuten. Kataluniako taldearen aurkako lehia klasikoa da dagoeneko txapelketa honetan, zuri-gorriek 40 aldiz baino gehiagotan jokatu baitute blaugranen aurka. Azkena, aurreko denboraldian La Cartujan jokatutako Kopako finalean.

Xavi Hernandezen taldea, zuri-gorriak bezala, lehen kanporaketak jokatzetik salbuetsita egon zen. Final-hamaseirenetan, bi taldeek aurkari andaluziarrak gainditu zituzten etxetik kanpo. Athleticek Mancha Real garaitu zuen bitartean, Barçak gauza bera egin zuen Linaresekin. Gaur, 21:30etik aurrera, Bilboko taldearentzat oso berezia den txapelketan, aurrera egiten jarraitzen saiatuko da Marcelinoren taldea. 24 Kopekin, Athletic da garaikur hau gehien altxatu duen bigarren taldea, Barçaren atzetik bakarrik, 31 aldiz lortu baitu txapeldunaren titulua. Gaur gaueko borroka Kopako klasiko bat izango da.

Deialdia

22 jokalariko zerrenda osatu du Athleticek gaurko Kopako partidarako. Vencedorrek eta Villalibrek min hartuta jarraitzen dute, eta Yeray eta Ezkieta batu zaizkie deialditik kanpo.

Marcelino

Marcelinoren adierazpenak hemen berriro ikusi eta entzun ditzakezu, Youtubeko gure kanal ofizialean, zuri-gorrien eta talde katalanaren arteko Kopako final-zortzirenetako partidaren atariko prentsaurrekoan.

Aurkaria

1899an sortua, gaur gaueko aurkariak titulu-zerrenda zabala du, non 26 liga, 31 Kopa, 13 Superkopa eta 5 Europako Kopa nabarmentzen diren. Bartzelonako taldeak aurreko denboraldian lortu zuen azkenekoz Kopako txapeldunen titulua, apirilaren 17an la Cartujan jokatutako finalean Athletic mendean hartuta.

FC Barcelona aurtengo Superkopako finalerdietan Real Madriden aurka galdu eta aurreko Kopa kanporaketan Linares gainditu ostean iritsiko da Katedralera. Ferran Torres jokalariaren, bere azken fitxaketaren, bigarren partida ofiziala izango da.

Estatistikak

Athleticek eta Barcelonak 44 aldiz jokatu dute elkarren kontra Kopan. Hauetatik zuri-gorriek 14 garaipen eta 6 berdinketa lortu dituzte, beraz, Barçaren alde egin du balantzeak. 2009 urteaz geroztik, lehoiak eta katalanek aurrez aurre izan dira lau finaletan, eta Bartzelonako taldeak titulua eskuratu du guztietan.

Bi taldeek San Mamesen jokatu dituzten 17 norgehiagokei dagokienez, zuri-gorriek zortzi aldiz lortu dute garaipena, lau aldiz berdinketa eta bost porro jaso dituzte.

Txapelketa honetan San Mamesen jokatutako azken norgehiagoketan, balantzea lehoien aldekoa izan da lau aldietatik bitan, final-zortzirenetan 2017an eta final-laurdenetan 19-20 denboraldian. Zuri-gorriek porrota jaso zuten 2016ko Kopako final-laurdenetan eta berdinketa lortu zuten 2011ko final-zortzirenetan.

Kontsultatu FC Barcelonaren aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.

Global-kick-off-times-Copa-R16-FC-Barcelona vs Athletic Club 20--01-2022