Athletic Club VS FC Barcelona 2017-1-5 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/8

Athletic Club2 : 1FC Barcelona

Aduriz25'
Williams28'
Messi52'
Bertaratzea45.772
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
05/01/2017
Ordua
21:15
Data eta ordua
2017-1-5 - 21:15

Sekulako partida Kopan abantaila hartzeko

Athletic Clubek 2 FC Bartzelonak 1 Athletic Clubek 2-1 irabazi dio FC Bartzelona taldeari San…

2017ko urt. 5a

Athletic Clubek 2 FC Bartzelonak 1

Athletic Clubek 2-1 irabazi dio FC Bartzelona taldeari San Mamesen. Adurizek eta Williamsek egin dituzte gure taldearen golak lehen zatian eta Messik bisitarien gola bigarrenean.

Sekulako partida San Mamesen non talde bakoitzak zati batean agindu duen. Lehen zatian zuri-gorriek ondo baino hobeto egin dute presioa eta Adurizek buruz eta Williamsek bolea ikaragarriaz saria jaso dute. Bitxia bada ere bigarren gola 27. minutuan heldu da, harmailetatik txalo zaparrada entzuten zela Yeray Alvarezi animoak emateko.

Lehen zatiaren amaieran, zelaian eta baita aldageletarako bidean ere, protestak nagusitu dira FC Bartzelonaren jokalarien aldetik, Etxeitak Neymar-i egindako balizko penaltia zela eta. Zelaian bazirudien penaltia zela.

Bigarren zatian FC Bartzelona agintzera atera da, partidan Messik faltaz egindako golari esker izan bada ere. Jokaldi horretan, gorri-urdinen protestarik gabe logikoa denez, ez da faltarik egon, baina epaileak kontrakoa erabaki du.

Hortik amaiera bitartean bisitarien nagusitasuna areagotu da, batez ere Raul Garciak, lehen, eta Iturraspek, gero, ikusi dituzten txartel gorrien ondorioz. Halaz ere, Bartzelonak aukerarik garbiena arauzko denbora gaindituta zela egin du, baina Messiren jaurtiketak zutoinaren aurka jo du.

Dena zabalik geratu da Bartzelonarako, iazko denboraldiko itzuliko partida baino emaitza hobeagoarekin, baina orain lehentasuna igandeko euskal derbya da. Denboraldiko azken euskal derbya etxean, oraingo honetan Deportivo Alavesen aurka.