Hau izango da Athletic Cluben 2023/24ko denboraldiaurrea

Hau izango da Athletic Cluben 2023/24ko denboraldiaurrea

Talde zuri-gorriak sei partida jokatuko ditu , horietako lau nazioartekoak, LaLigaren hasiera prestatzeko

Athletic Clubek dagoeneko itxita ditu udan jokatuko dituen lagunarteko partidak, abuztuaren 12an 2023/24 LaLiga hasi baino lehen. Guztira sei partida jokatuko ditu, horietatik lau nazioartekoak.

Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldea Lezamako entrenamenduetara itzuliko da uztailaren 6an, ostegunean, eta astebete emango du bertan Mexikora joan aurretik, denboraldiaurreko lehen bi partidak jokatzeko. Uztailaren 16an, igandean, Chivasen aurka, eta uztailaren 19an, asteazkenean, Necaxa Klubaren aurka.

Bilbotik bueltan, lehoiek Kantabriako Saron herria bisitatuko dute Santanderko Real Racing Cluben aurka jokatzeko, uztailaren 27an, ostegunean.

Denboraldiaurrearen erdialdea igarota, zuri-gorriek udako bi hitzordu nagusiei ekingo diete, Champions Leagueko aurkarien aurka: abuztuaren 1ean Celtic CFren aurka Glasgowen eta abuztuaren 6an Manchester Uniteden aurka Dublingo Aviva Stadiumean. Red Devilsen aurkako partida txapelketa ofiziala hasi aurreko azken proba handia izango da.

Tartean artean, Athleticek Joseba Etxeberriaren SD Eibar izango du aurkari abuztuaren 3an, ostegunean, Las Llanasen, Sestao River Cluben zelaian.