
Lehen taldea |
Unai Simon, Laporte eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan Mundialarako
Unai Simon, Laporte eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan Mundialarako
Luis de la Fuentek Athletic Clubeko atezaina, atzelaria eta aurrelaria deitu ditu uda honetan txapelketa mundiala jokatzeko
Unai Simon, Aymeric Laporte eta Nico Williams Luis de la Fuenteren deialdian sartu dira 2026ko Mundiala jokatzeko.
Futbolari zuri-gorriak Las Rozasen kontzentratuko dira datorren larunbatean, maiatzaren 30ean. Bi lagunarteko jokatuko dituzte Irak eta Peruren aurka, ekainaren 4ean eta 8tik 9rako goizaldean, hurrenez hurren. Hasierako zerrenda 26 kidek osatzen dute.
Multzoen fasean, Cabo Verderekin neurtuko dituzte indarrak ekainaren 15ean Atlantan.
Erlazionatutako jokalariak



