Athleticek Burgos CF izango du aurkari El Plantíon abuztuaren 1ean

Athleticek Burgos CF izango du aurkari El Plantíon abuztuaren 1ean

Lehoiek denboraldiaurreko laugarren lagunartekoa zehaztu dute

Athleticek El Plantio bisitatuko du abuztuaren 1ean, larunbatez, Burgos CF taldearen aurka lagunarteko partida jokatzeko. Neurketa 19:00etan hasiko da, eta Gaztelako taldearen aurkezpena izango da bere zaleen aurrean.

Orain arte baieztatutako prestaketa-partiden artean laugarrena izango da, CD Derioren, SD Leioaren eta Sestao Riverren aurkako Bizkaiko biraren ondoren.
 

Sergio Franciscoren aginduetara

Bigarren Mailan denboraldi historikoa egin eta 72 puntu lortu arren, Burgosek 2025/26 denboraldia igoera-playoffetik kanpo amaitu zuen, zazpigarren postuan. Inoiz ez da gertatu puntu kopuru hori lortuta talde bat Lehen Mailara igotzeko lehian sartzerik gabe geratzea.

Denboraldi amaierara arte taldearen entrenatzailea izan zen Luis Miguel Ramisek kluba utzi eta CA Osasunan ekingo dio proiektu berri bati. Haren ordezkoa Sergio Francisco irundarra izango da; entrenatzaile gipuzkoarra joan den abenduan kargugabetu zuen Realak.