San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Atlético de Madrid (4. J - LaLiga 2026/27)

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Atlético de Madrid (4. J - LaLiga 2026/27)

Larunbat honetan, 16:15ean, 2026/27 LaLigako laugarren jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Athletic Clubek Atletico de Madriden aurka jokatuko du San Mamesen larunbat honetan LaLigan 2026/27 denboraldiaren laugarren jardunaldian. Jarraian, Katedralera bertaratuko diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:

 

ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 14:45etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasaitasunez gozatzeko.
 

SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE ABONOAREKIN

Bazkideak eta Gazte Abonoak San Mamesera sartzeko modua app ofizialeko (QR kodea) karnet digitalarekin edo zure gailuaren Walletetik NFC txartela erabilita izango da.

Bazkideak txartel fisikoaren bidez ere sartu ahal izango dira.

TXARTELA LAGATU

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:

1. Klubari lagatzea:

  • Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)
  • Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)
  • App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala).
  • Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonoek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz).

2. Beste pertsona bati lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).

Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)

Gogoan izan bertaratzeak (norberaren sarbidearen bidez edo txartela lagatzearen bidez) egon daitezkeen finalen kontagailuarentzat kontabilizatzen duela. Bertaratze Sariaren inguruko informazio gehiago. 


SARREREN SALMENTA 

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Irailak 5, larunbata: 10:30etik 16:15era. 

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

Erosi San Mames VIP Area sarrerak. Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko eraztun nagusian, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi planoa).


 



 

OSTALARITZA ZERBITZUAK

Egin zure eskaera igande honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun 'Poza tabernan'. Neurketa hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, neurketaren atsedenaldian ilarak saihesteko. Futbol zelaian zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.

La Campa de los Ingleses tabernak 10:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegia izango du, ohiko eskaintzarekin. San Mames Jatetxea bazkarien orduetan itxita egongo da eta 20:30-22:20 bitarteko ordutegian egongo da irekita, afarien ohiko eskaintzarekin.

 

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA

Larunbatean, irailaren 5ean, museoaren ordutegia 10:00etatik 14:15era izango da, eta zelaira sartzeko (zelaian barrena tourra egiteko) azken sarrera 11:30ean izango da.

Erreserbatu hemen