Sporting Huelva - Athletic Club
Jardunaldia 2
Liga F

Sporting Huelva - Athletic Club

Sporting Huelva
Sporting Huelva
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaLa Orden , Huelva

Merezi baino gutxiagoko saria

Sporting Huelvak 0 Athletic Clubek 0 Sporting Huelvak eta Athleticek hutsna berdindu dute, eta gehiago…

undefined

Sporting Huelvak 0 Athletic Clubek 0

Sporting Huelvak eta Athleticek hutsna berdindu dute, eta gehiago merezi arren, puntu bakarra baino ez du eskuratu talde zuri-gorriak, La Orden futbol zelaian. Lehenengo zatian bi taldeek aukerak izan dituzte berdinketa apurtzeko. Atsedenaldiaren ostean, partida Joseba Agirreren taldearen alde egon da, nahiz eta lehenengo minutuetan Damarisek partida utzi behar izan duen lesionatuta, eta ambulantziaz atera da zelaitik lepoan kolpe sendo bat jaso ostean.

Hasieratik bi taldeak garaipen gogoz irten dira: Athleticek etxeko atezaina urruneko jaurtiketen bidez ustekabean harrapatzea bilatu du; etxekoak aldiz, zuri-gorrien baloi irteerako akatsak baliotu nahi izan dituzte arriskua sortzeko. Astean zehar Joseba Agirrek argi esan du Huelvako zelaia ez zela onena baloia jokatzeko: jokalekuak eta atzerriko fitxaketez jositako taldeak erabilitako kiroltasunik gabeko presioak, Agirreren teoria baieztatu dute. Dena den Eunatek eta Marta Unzuek bere aukerak izan dituzte gola egiteko. Kornievets, etxeko jokalarirk arriskutsuena izan da.

Bigarren zatian, eta bost minutu jokatu direnean, Damarisek kolpe gogorra jaso du lepoaren atzealdean eta ambulantziaz utzi du partida. Partida zortzi minutu geldituta egon da eta azkenean Y. Corres bere ordez sartu da. Etxekoek ez dute arriskurik sortu bigarren zatian Ainhoaren ate inguruan, eta Athleticek garaipenaren bila jo arren ez du azkeneko metroetan zorterik izan.