Athletic Club - Valencia CF Femenino
Jardunaldia 7
Liga F

Athletic Club - Valencia CF Femenino

Athletic Club
Athletic Club
22
Valencia CF Femenino
Valencia CF Femenino
  • 18' Y. Corres
  • 79' Lucía García
  • Mari Paz 5'
  • Marta Carro 92'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Lezaman jardunaldiko lehen berdinketa ikusi da

Gaur goizean, urriak 27, Athletic Clubak eta Valentzia CF taldeek indarrak neurtu dituzte Lezamako zelaian….

undefined

Gaur goizean, urriak 27, Athletic Clubak eta Valentzia CF taldeek indarrak neurtu dituzte Lezamako zelaian. Zuri-gorriei kosta egin zaie partidan sartzea, eta horren ondorioz iritsi da bisitarien lehenengo gola. 4. minutuan Mari Paz, valentziarren jokalariak baloia sareetara bidali du, talde bisitaria aurretik jarriz. Harmailetako giro bikainak Athleticeko jokalariak piztu ditu eta 17. minutuan Eunateren baloi luze bikaina Nekaneren oinetara iritsi eta honek pase neurtua sartu du Valentziaren area barruan. Hantxe, atzelarien artetik, Yulema agertu da baloia astindu eta banakoa markagailura igotzeko.

Bigarren zatian indarrak parekatu dira eta bilbotarren kemenak fruituak eman ditu 78. minutuan. Lucia Garciak zuri-gorrientzako bigarren gola erdietsi du, eta bazirudien 3 puntuak Lezaman geratuko zirela. Partida amaitzear zegoela (91. minutuan) Marta Carrok baloi loratu bat buruz sarera bidali du binakoa lortuz.