Athletic Club - UD Tenerife
Jardunaldia 9
Liga F

Athletic Club - UD Tenerife

Athletic Club
Athletic Club
20
UD Tenerife
UD Tenerife
  • 60' Erika V.
  • 69' Moraza

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bigarren garaipena jarraian

Gaur, azaroak 18 igandea, Lezaman Iberdrola Ligako 9. jardunaldiko partida jokatu dute Athletic Clubak eta…

undefined

Gaur, azaroak 18 igandea, Lezaman Iberdrola Ligako 9. jardunaldiko partida jokatu dute Athletic Clubak eta UDG Tenerifek.

Zuri-gorriek, pasa den jardunaldian Bartzelonako Espanyoli irabazi ostean, sasoi betean ekin diote gaurko neurketari. Jose Agirre entrenatzaileak honako hamaikakoa zelaiaratu du: Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Moraza, Garazi Murua, Damaris, Nekane, Eunate, Marta Unzué, Lucía, Erika eta Vanesa Gimbert. Bestalde, Granadillako Pier Luigi Cherubino prestatzaileak hamaika jokalari hauek aukeratu ditu: Aline Reis, Eva Llamas, Koko, Paloma, Cindy, Joyce, Mari Jose, Estella, Silvia, Gaviria eta Pisco.

Lehenengo 45 minutuetan indarrak parekatuta egon dira eta jokaldiren bat aipatzekotan 21. minutuan Sierrak Nekaneri emandako pase bikaina. Honek jokaldi eder baten ostean baloia area txkian sartu du eta Lucia ez da gutxigatik iritsi. Bigarren zatian aldiz, bilbotarrak indarberriturik eta garaipen gosez irten dira zelaira eta ondorioz, gaur joan den denboraldiko jokalari onenaren saria jaso duen Erikak Luciaren baloi bat jaso eta Tenerifeko taldearen sarea zulatu du 59. minutuan. Zuri-gorriak argi eta garbi agintzen hasi dira eta, berriz ere, Luciak berreskuratutako baloi bat sakon sartu du area barruan. Hantxe Moraza zegoen zain 2-0ekoa markagailura igo eta 3 puntuak Lezaman uzteko. Athletic Clubak hamar jokalarirekin amaitu du neurketa Eunatek bi txartel hori ikusi ostean.