11. Jardunaldia

Athletic Club3 : 0Madrid CFF

Nekane40'
M. Unzué51'
L. García54'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
01/12/2018
Ordua
10:45 AM
Data eta ordua
12/1/2018 - 10:45 AM

Athletic Club 3 Madrid CFF 0: laugarren garaipena jarraian

Athletic Clubek 3-0 irabazi dio CFF taldeari eta laugarren garaipena jarraian lortu du. Nekane, Marta…

Dec 1, 2018

Athletic Clubek 3-0 irabazi dio CFF taldeari eta laugarren garaipena jarraian lortu du. Nekane, Marta Unzue eta Lucia Garcia zurigorrien golegileak izan dira.

Lehen zatian, zuri-gorriek zelaiaren erdialdea kontrolatu dute eta gol aukera ugari sortu dituzte, baina ez dute zorterik izan. 40. minutuan, Cirauqui area kanpotik jaurtiketa on batez saiatu da, atezainak baloia aldaratu du, baina Nekane bigarren zutoinean agertu da lehen gola egiteko.

Atsedenaldiaren ostean, lehen minutuak funtsezkoak izan dira garaipena sendotzeko: 51.ean, Marta Unzuek Lucia Garciaren jokaldi bat aprobetxatu du bigarrena egiteko. Hiru minutu geroago, aurrelariak hirugarrena egin du bi aurkari driblatu ondoren eta jaurtiketa gogortsu batez sekulako gola lortu du.