Athletic Club - EDF Logroño
Jardunaldia 23
Liga F

Athletic Club - EDF Logroño

Athletic Club
Athletic Club
43
EDF Logroño
EDF Logroño
  • 1'31'56' Lucía García
  • 94' Azkona
  • Dorine 55'
  • Tejada 60'
  • Jade (p.) 85'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Lan gogorraren saria

Athletic Clubek 4 EDF Logroñok 3

undefined

Ligako 23. jardunaldia gaur jokoan Lezaman Athletic Club eta EDF Logroñoren arteko neurketarekin. Eguraldi zakarrak ez ditu zaleak uxatu, eta sari gisa lehenengo minutuan Luciak zuri-gorrien lehenengo gola erdietsi du. 28. minutuan Lucia protagonista izan da berriro, eta zutoin ondotik sartutako gol bikainari esker errenta ederra lortu dute Joseba Agirreren jokalariek. Markagailua kontran zutela errioxarrak suspertu egin dira eta lehen zatia amaitu aurretik gola lortu dutee. Edonola ere bilbotarrek ez dute gaur sorpresarik nahi izan eta handik gutxira 3-1ekoa sartu du Luciak.

Partidaren azken minutuetan, sailkapenaren zuloan dauden Logroñoko jokalariak presioa handitu eta ezustekoa ematekotan izan dira.
Neurketa amaitzear zela berriz, 3-3ko emaitza erakusten zuen Lezamako markagailuak.

Hala ere epailea azken txistua jotzekotan zela, errioxarren area barruan baloi galdu bat Ane Azkonaren oinetara iritsi da eta aurrelariak sare barrura bidali du Lezamako harmailek eztanda egiten zuten une berean.