Athletic Club - Málaga CF
Jardunaldia 29
Liga F

Athletic Club - Málaga CF

Athletic Club
Athletic Club
00
Málaga CF
Málaga CF

KokapenaLezama 2 , Lezama

Berdinketa Lezaman denboraldi agur esateko

Athletic Clubek 0 Malaga CF-k 0

undefined

Athletic Clubak 18/19 denboraldiko azken partida jokatu du Lezaman. Ligako 29. Jardunaldian Malaga CF izan du bisitari, eta andaluziarrak beheko postuetatik irteteko punturen baten bila etorri dira gaur Bilbo aldera.

Joseba Agirre entrenatzaileak honako hamaikakoa zelairatu du: Ainhoa Tirapu, Eunate, Moraza, Vanesa Gimbert, Garazi Murua, Damaris, Jone Ibañez, Marta Perea, María Diaz Cirauqui, Nekane eta Ane Azkona.

90 minutuetan zuri-gorrien nagusitasuna nabarmena izan da eta baita aukera garbienak ere. Malaga gola sartu eta hiru puntuak eskuratzeko aukera baten bila zelairatu da gaur, eta aukera hori, Fulutudilo afrikarrak izan du bigarren zati erdi aldera. Edonola ere Ainhoa Tirapu atezain eta kapitainak bikain aritu da, eta maisutasunez aldendu du baloia. Atezain nafarrak gaur bere 350. partida jokatu du eta ospatzeko mudu bikaina aukeratu du aipatutako bisitarien aukera garbienean.

Ohitura den moduan, zaleen laguntasuna izan duen talde zuri-gorriak berdinketarekin amaitu du Lezaman jokatutako azken partida, baina edonola ere bertan bildutakoek omenaldi beroa eman nahi izan diote Malin Monstron One Club Woman saridunari, nork besoko modura oparia txalo artean jaso duen.