Athletic Club4 : 1Soyaux

Y. Corres2'
Eunate23'
Azkona48'
Azkona68'
Bodin85'
Estadioa
Fadura
Herria
Getxo
Data
2019-8-8
Ordua
19:00
Data eta ordua
2019-8-8 - 19:00

Emakumezkoen taldearen garaipena Soyaux-en aurka

Lehoi emeek talde frantziarra biribiltasunez mendean hartu zuten 4-1ekoaz Faduran

2019ko abu. 8a22:03

Emakumezkoen taldeak lehen garaipena lortu zuen, eta gainera, etxean. 30 graduko tenperaturatik jeitsi gabeko arratsaldean, Angel Villacampa entrenatzailearen lehen garaipena Faduran gauzatu zen.

Joan den igandean Matmut Atlantique zelaian gertatu zenez, partiduaren hasieran zuri-gorriak izan ziren nagusi. Angel Villacampak zuzentzen dituen jokalariek lehen gola 8. minutuan egin zuten. Lucia Garciaren kontraeraso batean baloia eskuineko hegalean amaitu zen, eta handik Nekanek Yulema Corresi erdiratu ostean honek baloia sarera bidali zuen.

23 minutuan, Eunateren ezkerkada aparta batek, falta jaurtiketa baten bitartez, 2-0ekoa jarri zuen Fadurako markagailuan. Partidua 30. minutuan gelditu zen hidratazio kontua zela medio, eta momentu horretatik atsedenaldira Athleticek bere unerik txarrenak bizi izan zituen. Soyaux-ek ondoz ondoko bi jaurtiketa zutoinera izan zituen, baita beste bi aukera on ere, horietariko batean Leguinak oinekin bikain urrundu zuela.

Bigarren zatia hasi eta bi minutura lehoi emeek beste gol bat lortu zuten Azkonaren eskutik, korner baten ondorioz atezain frantziarraren hutsegite bat aprobetxatu eta gero. Soyaux taldea hamar jokalarirekin gelditu zen, Bourgouin aurrelariak bigarren txartel horia ikusita. Athleticek estuagotzen jarraitu zuen, eta Maite Oroz eta Azkonaren artean egindako jokaldi bikain bati esker, aurrelariak 4-0ekoa erdietsi zuen. ASJ Soyaux-ek saiakerak egin zituen zuri-gorrien aldea murriztu nahian, eta bere saria 85. minutuan sartutako gol batez heldu zen.

Emakumezkoen taldeko denboraldi-aurrearen bidea aurrera doa beste talde frantziar baten aurka. Hitzordua datorren larunbatean izango da Pouzac-en Paris FC-ren kontra, 17:00etatik aurrera.

Athletic Club : De la Nava ( Leguina 30, Tirapu 63´), Moraza (45´), Valdezate, V.Gimbert (kap) (Garazi 45´), Eunate (Marta 45´), Unzué, Jone Ibañez (Cerro 68´), Oroz ( Monente 68´), Nekane ( Amaiur 68´) , L.Garcia (Azkona 45´) eta Y. Corres (Leia 45´)

ASJ Soyaux: Munich (Moinet 72´), Cissoko, Rougé (Collin 69´), Couturier, Da Costa (Cambot 69´), Clérac, Boudaud ( Bodin 72´), Lahmari, Pingeon ( M´Bassidje 72)´, Dumont, Bourgouin

Golak: 1-0 Y. Corres (min.2) 2-0 Eunate ( min 23) 3-0 Azkona ( min 48) 4-0 Azkona (min 68) 4-1 Bodin (min 85)