Athletic Club - Madrid CFF
Jornada 2
Liga F

Athletic Club - Madrid CFF

Athletic Club
Athletic Club
30
Madrid CFF
Madrid CFF
  • 42'56' Erika V.
  • 89' Marta Perea

UbicaciónLezama 2 , Lezama

Emakumezkoen taldeak bete du bere lana etxeko lehen partidan

Emakumezkoen Athletic Clubek denboraldiko lehen hiru puntuak lortu ditu, lehenengo jardunaldian Levanteren aurka galdu ostean

undefined

Zuri-gorriak gutxiagotik gehiagora joan ziren partidua kontrolpean izan arte, talde madrildarrak zenbait aukera izan arren, batez ere lehen zatiko zenbait hurbiltze arriskutsuetan. Zuri-gorriak bizitasunez hasi ziren neurketa baloiaz jabetzeko asmorekin, baina abaguneak sortzeko zailtasunak izan zituzten. Horren adibide izan zen Villacampak zuzentzen duen taldearen lehenengo aukera 40. minutura arte heldu ez izana, Lucia Garciaren erdiratze batean Maite Orozek errematatu ondoren.

Berehala heldu zen markagailua mugitzeko Erikak sartutako gola. Aurrelari nafarrak ondo zehaztu zuen ezker hegaletik egindako barneraldia. Golak lasaitasuna ekarri zien bigarren zatian partidua menderatuta zuten zuri-gorriei. Hala ere, madrildarrek aukera bat izan zuten 47. minutuan Estela Fernandezek langan jotako jaurtiketan. Talde zuri-gorria zelaian gero eta hobeto zegoen jarrita, eta Erikaren bigarrena heldu zen, Marta Perearen erdiratzea ezker hegaletik jaso eta gero.

Hortik aurrera etxekoak goitik behera nagusitu ziren, eta horren ondorioz Marta Unzuek abagune argia izan zuen 86. minutuan, eta Marta Pereak jaurtiketa loratu batekin behin betiko 3-0ekoa sartu zuen.

 

Fitxa Teknikoa

Athletic: De la Nava, Oihane, V. Gimbert, Garazi; Moraza, M. Unzué, Damaris, Eunate; M. Oroz, L. Garcia, Erika V.
Aldaketak: Marta Perea, Maite Orozen ordez (atsedenaldian). Azkona, Oihaneren ordez (71’), Leia, Luciaren ordez (79’), Maria Diaz, Morazaren ordez (83’).

Madrid CFF: Raquel Poza, Marta Trujillo, Monica Hickman, Sara Tui, Alba Mellado, Macarena Portales, Itziar Pinillos, Alexandra Rosillo, Chindinma Okeke, Bruna Tavares, Estela Fernandez.
Aldaketak: Yas, Alexandra Lopezen ordez (62’), Laura Douglas, Bruna Tavaresen ordez (62’), Catalá, Yasen ordez (72’), Ana Lucia Martinez, Macarenaren ordez (89’).

Golak: 1-0: Erika V 41’, 2-0 Erika V. 55’, 3-0 Marta 89’.

Epailea: Maria Eugenia Gil (Galiziarra). Txartel horiak: M. Unzué (25. min), Garazi (46. min), Damaris (49. min).

Zelaia: Lezama