Rayo Vallecano - Athletic Club
Jardunaldia 10
Liga F

Rayo Vallecano - Athletic Club

Rayo Vallecano
Rayo Vallecano
14
Athletic Club
Athletic Club
  • 70' Oviedo
  • Azkona 29'
  • Valdezate 45'
  • Damaris 52'
  • Y. Corres 68'

KokapenaCiudad Deportiva Rayo Vallecano , Madrid

Garaipen txukuna Vallecasen

Zuri-gorriek garaipen handia lortu dute Rayo Vallecanoren etxean (1-4), Madrildarren lehen porrota euren zelaian

undefined

Athletic Clubek 1-4 irabazi Rayo Vallecanori, Primera Iberdrolako hamargarren jardunaldian, bi astez lehiarik gabe egon ostean. Zuri-gorriek lehen zati oso ona egin dute eta bigarren zatian mailari eutsi diote.

Azkonak abagune argia barkatu du partidaren hasieran. Athleticen lehen abisua izan da hori, zuri-gorriak oso indartsu atera baitira Rayo Vallecanoren Kirol Hirian. Lehen zati aparta jokatu dute. Aukera gehiago egon dira markagailua irekitzeko. Yulema Corres area kanpotik ausartu da, baina bere jaurtiketa indarstua langara joan da.

Lehen gola 29. minutuan iritsi da, Azkonaren eskutik, Oihane Hernandezen asistentzia bikainaren ostean. Zuri-gorrien nagusitasun argiarekin, Villacamparen jokalariek abantaila handitu ahal izan dute lehen zatia bukatu baino lehen, Valdezateren golari esker.

Partida berrabiatzean, Unzuek ateratako korner batean, Damarisek 0-3koa sartu du, zuri-gorri gisa jokatu duen 100. partiduan. 51. minutuan partida erabakita utzi du Athleticek. Are gehiago, 68. minutuan Yulema Corresek 0-4koa lortu duenean. Gol horri berehala erantzun dio Rayok, Yael Oviedoren bitartez.

Madrileko taldea partidan sartzen saiatu da norgehiagokaren azken txanpan, baina partida osoan zehar oso sendo egon den Athleticen defentsak eraso guztiak eragotzi ditu. Zuri-gorriek irudi bikaina utzi dute geldialdiaren osteko lehen partidan, eta indarrez bete dira urte amaierako txanpan sailkapenaren goiko postuei begira jartzeko.