Paris FC - Athletic Club

Paris FC - Athletic Club

Paris FC
Paris FC
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 33' Mateo
  • 60' Catala
  • 62' Sallstrom
  • M. Oroz (p.) 83'

KokapenaMichel Lalanne , Pouzac

Porrota (3-1) Paris FC taldearen aurka Pouzac-en

Athleticeko emakumezkoen taldeak 3-1 galdu du Pouzac-eko Michel Lalanne estadioan.

undefined

Talde zurigorriak lanean jarraitzen du liga hasierari begira baina gaurkoan Paris FC talde hobea izan da. Frantziarrei bi aste falta zaizkie D1 ligari hasiera emateko.

Partiduko lehenengo minutuetan oreka izan da talde bien artean eta lehenengo aukera 20. minutuan izan du talde zurigorriak. Monente, Azkona eta Leiaren arteko jokaldi ona Lezamarraren jaurtiketa desbideratu batekin amaitu da. Athletic eroso zegoenean heldu da frantziarren lehenengo gola. Defentsan eginiko huts baten ondorioz, Mateok sartu du gola.

Atsedenaldiaren ostean, Paris FC taldeak hartu du jokoaren erantzunkizuna eta zurigorriak menderatzea lortu dute. Catala-k area txikian baloia jaso eta Ainhoa Tirapu menderatzea lortu du. 56. minutua zen. Beranduago, Sallstrom aurrelariak esker hegaletik abiadura handiz egindako jokaldi bikain batekin lortu du 3 eta 0ekoa, 64. minutuan. Sallstrom berak izan du abantaila handitzeko aukera baina atezain nafarrak gelditu dio baloia.

Athleticek burrukatzen jarraitu du eta ondo landutako jokaldi baten ostean penaltia egin diote Amaiur Sarregiri. Maite Orozek sartu du penaltia 83. minutuan. Villacamparen jokalariek gorantz egin dute eta Lucia Garcia bigarren sartzeko gertu egon da.

Partidua galdu da iazko D1 liga bostgarren postuan amaitu zuen Pariseko taldearen aurka. Hurrengo norgehiagoka Primera Iberdrola ligako CD Tascon taldearen aurka izango da datorren astelehenean, abuztuak 12, Carranza txapelketaren barruan gaueko 22:00etatik aurrera.

Paris FC : Pecharman , Soyer (Pimentel 70´), Butel, Muller Priessen, Savin (Gréboval  46) ,Benoit (Vaysse 46´), Sow (Ferreira 70´), Thiney,  Catala (Carvalho 70), Aigbogun (Mateo 14´), Sallstrom (Barclais 70´)

Athletic Club: Leguina (Tirapu 30, De La Nava 60), Cirauqui (Moraza 46´), A.Álvarez (Unzué 46´), Garazi (V.Gimbert 70´), Eunate (Nerea Nevado 46´), Valdezate (Uriarte 70´), Cerro (Maite Oroz 70´), Monente (Amaiur 46´), Marta (Nekane 70´), Leia (Yulema 70) y Azkona (L.García 46´).

Golak : 1-0 Mateo (33 min); 2-0 Catala (60 min); 3-0 Sallstrom (62 min );3-1 Maite (83 min pen.)