Tottenham - Athletic Club

Tottenham - Athletic Club

Tottenham
Tottenham
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 14' Addison
  • Lucía García 94'

KokapenaRamón de Carranza , Cádiz

6.915 pertsona

Carranzako txapeldunak!!

Athleticen emakumezkoen taldeak penaltietara erabaki zen txapelketa irabazi du.

undefined

Athleticen emakumezkoen taldeak Ramon de Carranza txapelketako 65. edizioko finala irabazi du penaltietan Tottenham Hotspur taldeari irabazita. Estaduko futbolaren historian txapelketarik zaharrenetakoa da eta aurton emakumeek bakarrik jokatu duten lehenengo aldia izan da zurigorriek irabazi dutena.

Ingelesak aurreratu ziren markagailuan 12. minutuan jokaldi bizkor batekin. Nevillek baloi ona utzi zion Addisoni eta honek aurretik ipini zuen bere taldea. Athletic ez zen zelaian eroso aurkitu. Londreseko taldeak bere indar fisikoaz baliatu zen eta zurigorriak galtzen joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, Athleticek gehiago menderatu zuen aurkaria. Nekaneren jaurtiketa bat desbideratuta joan zen eta handik gutxira, Morazaren erdiraketa batek ez zuen errematatzailerik aurkitu. Erikak, denboradi-aurreko bere lehenengo minutuak izan zituen, suerte gutxirekin jaurti zuen zuzeneko falta jaurtiketa 80. minutuan.

Partiduaren azken txanpan, markagailuan 2 eta 0 jartzeko zorian izan ziren ingelesak baina De la Navak lehenengo eta zutoinari esker gero, ez zen markagailua mugitu. Erikak areaz kanpotik ere egin zuen saiakera. Luzapenean, erdilariak jaurti eta Morganen aldaratzea Lucia Garciak aprobetxatu zuen banako berdinketa jartzeko markagailuan (1-1). Penaltietan, talde bakoitzak zazpi penalti jaurti ostean, zurigorriek historia egin zuten emakumezkoen lehenengo Carranza txapelketa Bilbora ekarriaz.

FITXA TEKNIKOA:

Athletic Club: De la Nava, Cirauqui (Moraza 45′), Valdezate (Leia 70′), V. Gimbert (c), Eunate, M. Unzué, Jone Ibáñez (Nerea 45′), Maite, Nekane, Azkona (Erika Vázquez 61′) eta Lucía García.

Tottenham Hotspur: Spencer (Morgan 45′), Leon (Godfrey 65′), Percival, Schillaci (c), Neville, Green (Peplow 45′) (Filbey 80′), McLean, Graham (Haines 68′), Ayane (Naz 45′) (Quinn 49′), Addison eta Davison.

Golak: 0-1: Addison (12′), 1-1: Lucía García (94′).

Penalti jaurtiketak: Lucía García: GOLA (1-0), McLean: HUTS (1-0), V. Gimbert: GOLA (2-0), Percival: GOLA (2-1), Maite: HUTS (2-1), Davison: GOLA (2-2), Erika Vázquez: GOLA (3-2), Quinn: GOLA (3-3), M. Unzué: GOLA (4-3), Addison: GOLA (4-4), Nerea: HUTS (4-4), Filbey: HUTS (4-4), Eunate: GOLA(5-4), Haines: HUTS (5-4)