Athletic Club VS RC Recreativo 2007-11-4 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
11. Jardunaldia

Athletic Club2 : 0RC Recreativo

Etxeberria51'
Etxeberria61'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
04/11/2007
Ordua
21:00
Data eta ordua
2007-11-4 - 21:00

Athletic Clubek 2-Recreativok 0: Merezitako etxeko lehen garaipena

Athletic Clubek etxeko lehen garaipena eskuratu du merezimendu osoz Huelvako Recreativo 2-0 mendean hartu ondoren….

2007ko aza. 4a

Athletic Clubek etxeko lehen garaipena eskuratu du merezimendu osoz Huelvako Recreativo 2-0 mendean hartu ondoren. Joseba Etxeberriak, Athletic Clubarekin Ligako 400. partida betetzen zuela, gol biak lortu ditu bigarren zatian.
Zati bien hasieran aukera zurigorriak izan dira nagusi, baina bigarrenera arte itxoin behar izan dute lana biribitzeko, jokalariek eta baita zaleek ere. Gainera gure partida hasi baino lehen ezagutu diren emaitzak ez dira lagun izan eta behekaldeko postu garbiak ala sailkapenaren erdialdea zen aukera. Zorionez etxeko lehen garaipenaren eskutik lasaitasun apur bat izango du taldeak, hau da, horren parekaturik dagoen Liga honetan eduki dezakezun apurra, astebete gutxigorabehera.

Ez da ezuste gehiegirik egon hamaikakoan eta azken jardunaldiko bizkarrezurra mantendu du Athleticek, Javi Martinezen itzulera eta Ustaritzen presentzia Amorebietaren tokian kenduta. Recreativok bi lerro estu ezarri ditu Sinama aurrean utziz du eta Athleticek erantzuna eman die andaluziarrei baloi gurutzatuen bitartez atzelarien bizkarrera. Gauzak horrela, erraztasun osoz sortu da arriskua. Adurizek buruz errematatu du kanpora zortzigarren minutuan sartu dioten baloi sakona. Jokaldi horretan Sorrentino berandu irten da eta baloia hartu beharrean aurrelariaren buruarekin egin du topo. Penaltia ote? Athleticen alde seinalatzaea zaila omen jokaldia eztabaidagarria bada. Hala dirudi behintzat.

Protestarako ia zirrikiturik gabe, Gabilondok ireki du baloia eskuinaldera eta hortik zetorren Susaetak gutxigatik kanpora jaurti du bederatzigarren minutuan. Hamargarren minutuan beste aldetik sartu da Aduriz eta ondo kontrolatu ostean ia indarrik gabe kokatu nahi izan du baloia et atzezainak igerri egin dio jaurtiketa. Hamaseigarren minutuan Orbaizek atera du falta, Adurizek gertutik errematatu eta Sorrentinok kornerrera aldendu. Laguntzaileak berak bakarrik ikusi duen Adurizen jokoz kanpokoa seinalatu du.

Oraingo honetan ere protestarako ia betarik gabe, Sinamak izan du Recreativoren abagunerik onena, baina Iraizozek harrapatu du baloia. Hasiera gogotsuari amaiera emateko Gabilondok zetorkion moduan jaurti du eta Sorrentinok kornerrera desbideratu du 24. minutuan. Athletici indarra amaitu zaio ala Recrek hobeto kokatu du bere burua eta atsedenaldira bitartean Betisen aurka joan den larunbateko husnako berdinketa gorpuzten zihoan.

Victor Muñoz Recreativoren entrenatzaileak atsedenaldian halaxe pentsatu duela dirudi eta erasoan bolbora gehiago sartzea deliberatu du, Athleticen urduritasuna aprobetxatu guran edo. Javi Guerrero eta Gerard sartu dira Martins eta Varela portugaldarren ordez. Guerrero Sinamaren atzetik kokatu da eta Gerard euskarrian, Camuñas eskuinaldera mugituz punta erditik, baina zelai erdia galdu du nabarmen, C. Martinsek askozaz min gehiago egin baitu lehen zatian lerro artean.

Athleticen aldaketarik ez, baina Recreativo loak hartu duen aurreneko aukera aprobetxatu du ederto. Partidako 51. minutua zen, falta “arrunta” egin du ecreativok zelai erdiko marra pasatu eta gutxira. Koikilik motzean atera dio Gabilondori, horrek erdira Adurizi eta aurrelaria baloia irekin du azkar Iraolak, zetoirkion moduan, arearen lapikora erdiratu zezan. Susaetak ezin izan du errematatu, baina bai aldiz Etxeberriak ezkerrez angelutik. Zailena egina zegoen, baina Zaragoza eta Almeriaren aurka gertatu ez zena egia bilakatu da Recreativoren aurka. Athleticek ikasi ei du ikasgaia eta ez du atzerapausorik eman.

Aitzitik, erasoan segitu du arerioaren hutsuneak aprobetxatuz, gozo biziz… eta fedez. Adurizek ez du ongi errematatu Etxeberriaren jokaldi ona 58. minutuan, baina egindakoa konpondu du 62. minutuan. Athleticek kornerra atera du, Gabilondok orraztu du lehen zutoinean, atzelari batek urrundu eta Susaetak, buruz ere, baloia arerarantz sartu du. Sorrentinok konfiantza gehiegiz ekin dio baloia hartzeari eta fede eta gogo gehiagoz horniturik Adurizek izugarrizko jauzia egin du baloia garbi, garbi, garbi eramanez. Etxeberriak, atzetik zetorrela baloia bultzatu baino ez du egin behar izan. Horrela, suposatzen dugu, amaitutzat emango da Etxeberria eta San Mameseko lehortea lotzen zituen legenda.

Norgehiagoka erabakitzeko parada izan du Susaetak 62. minutuan bertan, Etxeberriaren pasea errematatuz, baina Sorrentino azkarrago ibili da oraingo honetan.

Partida moteldu da, nahiz eta Victorrek azken aukera bilatu duen, Marquitos Camuñasen ordez sartuz. Min apur bat gehiago egin du bere hegaletik Recreativok, baina ez gehiegi. Salbuespenak izan dira aldeko kornerrak eta 73. minutuan Javi Guerrerok izan duena, baina Ocio ederto gurutzatu da.

Epaileak lehen zatian eta jokalari batzuei faltak etengabe egiteagatik atera ez dituen txartelak paseatzera atera ditu bigarren zatian eta eztabaidaz eztabaida amatatzen joan da lehia, hirugarrena golik jaso gabe amaitu arte. Ez da kontu makala Yesteren itzuleraren egunean. Basauritarrak nabaritu egin du jokatu gabe zeraman denbora, baina ondo etorriko zaio taldeari bere sena berreskuratzeko bidean.

Iazko denboraldian bezala, Athleticek estraineko garaipena eskuratu du Recreativoren aurka, baina ezberdina da egoera, sailkapen eta sentzazioen aldetik, iazkoan hamaulagarren jardunaldia zen eta balioa izan zuen 11 puntu eskuratzeko. Oraingoan hamaikagarren jardunaldia da eta taldeak 13 puntu darama. Hala eta guztiz ere, gaurko hiru puntuak beste bat edo hiru gehituz baieztatu egin beharko ditu taldeak Lluis Companysen igandean Espanyolen aurka, Kopari heldu aurretik.