Sevilla FC VS Athletic Club 5/10/2008 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
06. Jardunaldia

Sevilla FC4 : 0Athletic Club

Kanouté27'
Renato40'
Adriano75'
Chevantón80'
Laburpen bideoa
Estadioa
Ramón Sánchez-Pizjuán
Herria
Sevilla
Data
05/10/2008
Ordua
17:00
Data eta ordua
5/10/2008 - 17:00

Sevilla FCk 4-Athletic Clubek 0: Alde handiegia

Athletic Clubek 4-0 galdu du Sevillaren aurka. Kanoutek, Renatok, Adrianok eta Chevantonek sartu dituzte golak….

5 de oct. de 2008

Athletic Clubek 4-0 galdu du Sevillaren aurka. Kanoutek, Renatok, Adrianok eta Chevantonek sartu dituzte golak. Zurigorriek ondo ekin diote partidari baina bat eta zeroko jokaldiaren ostean ia desagertu dira eta erreakzionatzen saiatu diren bakoitzean etxekoek duten kalitateaz baliatu dira azken emaitza ezartzeko. Okerrena izan da Javi Martinezen lesioa bere ezker beleunean oraindik zehazteke dagoena.

Hasieran baloia ondo mugitu du Athleticek, partidaren ekimena eramanez. Bederatzigarren minutuan David Lopezen barnealdia ez du Llorentek errematatu, bai ordea buruz Renatok oso ondo 11 minutuan, baina hobeago egon da Iraizoz kornerrera bidaltzeko.

Lasaitu dira gauzak eta txartel festari ekin dio epaileak: Ociok horia ikusi du 12. minutuan, gero Romaricek eta ostean Orbaizek. Futbolari jarraituz, 25. minutuan Marescak jaurti du eta Iraizozek baloia harrapatu du, baina hurrengo jokaldian azkar atera du eskuz, Balentziagak baloia inozoki galdu du eta Navasek sareetara bultzatzeko baloia utzi dio Kanouteri.

Ostean Sevillak bizi ditu lehen zatiko minuturik lasaienak Azken txanpan zurigorriak apur bat esnatu dira, Palopen ingurura gehiago hurbilduz, baina arrisku garbirik sortu gabe Gabilondoren bi jaurtiketa kenduta eta Sevillak dituen jokalariak kontuan hartuta edozein jokaldian min egiteko gaitasuna dutenez gero, hau da, hilgarriak direla. Eta halaxe gertatu da 41. minutuan. Athletic aurrerantz zihoan baina hiru ikutu nahikoak izan dira baloia Navasengana bidaltzeko eta horrek, ia marran baloia ondo salbatu eta gero eta ohitura ez den bezala, ederto erdiratu du Renatok buruz bigarrena ezartzeko. Aldapa gero eta gorago.

Bigarren zatian Susaeta sartu da Gabilondoren ordez eta Javi Martinez, bigarren aurrelari bezala irten dena, euskarrira pasa da eta Yeste Llorenteren bizkarrera. Susaetak egin du lehen barnealdia, baina Iraolak erdiraketa behartuegi errematatu du.

Ion Velezek hartu du Llorenteren tokia eta berehala aukera izan du, baina Palop gainditu eta gero atzelari batek urrundu du baloia kornerrera. Duscher Romaricen ordez sartu da eta 60. minutuan Martinez lesionatu da ezker beleaunean. Garmendiak hartu du bere tokia eta hortik gutxira Adriano Capelena. Iraolak ondo itxi dio hegala eta Iraolak berak buruz errematatu du baina Palopek harrapatu du 65. minutuan. Sevilla berpiztu da eta Adriano eta Marescarena izan da aukera 69. minutuan, baina azken horrek kanpora jaurti du Iraizozen aldaratzea jaso ondoren. Marescak ere kanpora jaurti du 71 minutuan.

Athletic Club saiatu da partidan sartzen, baina 75 minutuan ikusi da egun talde horien artean dagoen ezberdintasunetako bat. Kontraeraso azkarra eta zuzena egin du Athletic Clubek, baina ez du golik lortu, kornerra atera eta hegaletik ere bai, baina fruiturik gabe eta, aitzitik, Adrianok Iraizozen aurkako banan banakoan asmatu du. Ordu laurden bat jokatzeke. Chevanton Renatoren ordez eta zurigorriak bihotzez aurrera.

Susaetaren erdiraketa Palopek urrundu du eta hurrengo jokaldian Iraolaren jaurtiketa gelditu ere. Eta zigorra nahikoa ez balitz, 80. minutuan eskuinaldetik erdiraketa bat jan du Amorebietak eta Chevantonek laugarrena sartu du.

Garmendia saiatu da urrutitik baina Palop hor zegoen. Segituan Navasen jaurtiketak ihes egin dio Iraizozi eta azkenik lau golekin itzuli da taldea Bilbora.

Behartutako atsedenaldian indarrak biltzeko datorren aldaparen zati gogorrenari aurre egiteko, gure taldea gauzak ondo egiteko gai dela erakutsi du sarri askotan eta Bartzelonaren bisitaldia da hurrengo aukera erakusteko.