RC Recreativo - Athletic Club
Final hamaseirenak
Kopa

RC Recreativo - Athletic Club

RC Recreativo
RC Recreativo
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 24' Akale
  • 31' Ersen Martin
  • Llorente (p.) 76'

KokapenaColombino , Huelva

Final zortzirenetara

Athletic Clubek bere helburua lortu du: hurrengo Kopako zozketan egotea, Recreativoren aurka 2-1 galdu duen…

Athletic Club

Athletic Clubek bere helburua lortu du: hurrengo Kopako zozketan egotea, Recreativoren aurka 2-1 galdu duen arren. Ez du beste munduko lehiarik jokatu, baina nagusi izan da bi partiden laburpenean. Dena den, onartu beharra dago gehiegi sufritu duela joaneko norgehiagokaren emaitza kontuan hartuta, batez ere arerioak, ia ahalegin berezirik egin gabe, parekotasuna lortu duelako atsedenaldira joan baino lehen. San Mamesekoa amaitu eta berehala poztasuna bai, baina prebentzioz aipatu zen kanporaketa ixteko aukera galdu zuela Athletic Clubek eta, gaurkoan, zeuden arriskuak baieztatu dira.

Eta guzti hori jakinda futbolean 2-0 ez da emaitza gaindiezina ala lortuezina, are gutxiago maila bereko taldeen artean eta hamaikakoetan aldaketa ugari tartean dagoenean, bakarrik gure aurkariek jokalari batzuk erreserbatzen dituztenak izango balira bezala. Joan den domekan Ono Estadin ordu laurden batean frogatu zen legez edota iazko denboraldiko Kopan, esaterako, atsedenaldirako 2-0 irabazten zuen gure taldea Racingen aurka ia ia hiru aukera sortu eta gero. Azkenik, 2-1 (2-3 kanporaketaren orotara) eta Kopa urtarrilean etorriko da San Mamesera berriro ere.

Lehen hogei minutak ikusi eta gero, ez zen aurreikusten gertatuko zena. Partida erritmo gutxikoa zen eta zertxobait aipatzearren zurigorrien saiakerak datozkigu burura: Garmendiaren barnealdia Susaetari azken pasea eman ezinik, Susaetaren urrutitik egin duen jaurtiketa kanpora eta gauza bera Gabilondoren hanketan. Hori eta Koikilirentzat txartel horia.

Athletic Llorenteren bila zebilen nagusiki eta Recreativo Ersen Martin turkiar handienaren bila, 42. minutuan lesionatuta aldatu duten arte, zein Colungaren desmarkeen zain edo.
Teoriaz behintzat zailena zen Recreativoren balizko irteera indartsuari eustea. Aitzitik,hori lortuta eta partida erdi lo zela, Recreativok zazpi minututan kanporaketa orekatu du. Casadok falta jaurti du 24. Minutuan eta Akalek buruz, bakar bakarrik bigarren zutoinean, barrura errematatu du buruz (1-0) Okerragoa izan da bigarren gola.

Ordu erdirako hegaleko sakea egin du Recreativok eta Ersen Martinek buruz errematatu du, indartsuegi ez, Javi Martinez eta Ustaritzen artean eta baloia Iraizozen gainetik joan da doi-doi (2-0) Bi erremate, bi gol. Atsedenaldira arte ez du aukera gehiagorik egin Recreativok, nahiz eta Athletic atzean sartu den jaso duen kolpearen eraginez. Zailtasun asko zituen gure taldeak eta Gabilondok, ezkerrez gurutzatuegia, izan du abagune bakarra.

Bigarren zatiari begira Orbaizek Iturraspe ordezkatu du, baina egoreak bere horretan segitu du. Hau da, joku eskasa alde bietatik eta etxekoen ekimena. Berrogeita hamargarren minutuan bigarren horia barkatu dio epaileak Koikiliri eta 53. minutuan Gabilondoren zartakoa txiripaz desbideratu du Roberto atezainak. Halaz ere, kanporaketa zabalik zen. Ion Velezek hartu du Martinezen lekua eta Garmendia euskarrian kokatu du Caparrosek.

Itxura txarra zeukan partida, eta hasieran husnakoa helduko zela zirudien bezalaxe, oraingoan luzapena ekidiezina zirudien, baina 70. minutuan Akalek aukerarik garbiena izan du, lehendabiziz buruz errematatuz eta gero hankarekin, baina bietan erne ibili da Iraizoz.

Denbora aurrera zihoan eta 75. minutuan Orbaizek baloi luzea bidali dio Ion Velezi, honek ez du amorerik eman eta baloia segitu du, are gehiago Robertori baloia ihes egin dionean eta atezainak, urduritasunak jota, eskuarekin zangotrabatu egin du. Llorentek erantzunkizuna hartu eta lasaitasun osoz bi eta batekoa ezarri du.

Gehiegi zen jada Recreativorentzat eta hortik partida amaitu bitartean Etxeitaren debuta izan da daturik aipagarriena. Horixe eta egon ziren zale guztien artean tontolapikoen portzentaia, hala ere nabarmena zela, etengabe iraindu baitute Carlos Gurpegi gure jokalaria. Kontuan hartzeko datua, gauza niminoagoengatik orriak eta orriak bete direlako.

Azkenik, Kopako final zortzinerentan dago jada Athletic Club eta, orain bai, indarrak bildu beharko ditugu igandeko partidari begira.