JD Somorrostro - Athletic Club

JD Somorrostro - Athletic Club

JD Somorrostro
JD Somorrostro
27
Athletic Club
Athletic Club
  • 5' Lezo
  • Iñigo 16'22'33'
  • Ion Vélez 18'
  • X.Etxebarria 36'
  • Murillo 59'
  • Muñoz, Iñaki 86'

KokapenaEl Malecón , Muskiz

Garaipena Muskizen

Somorrostrok 2 Athletic Clubek 7Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztu du Somorrostroren aurka: Armando, Murillo,…

Athletic Club

Somorrostrok 2 Athletic Clubek 7


Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztu du Somorrostroren aurka: Armando, Murillo, Koikili, Etxebarria, Casas, Muñoz, Del Olmo, Gurpegi, Iñigo, Ion Velez eta Gabilondo. Aulkian Iturraspe, Lafuente eta Ismael Lopez egon dira.

Somorrostro: Yosu, Lambarri, Iñigo, Lezo, Edorta, Goiko, Ander Cerro, Riki, Rafa, Gontzal eta Joserra. Aulkian, Josema, Andoni, Endika, Galarza, Alfonso, Txolo, Sergio eta Bustamante.

Epailea Delgado Ferreiro izan da, eta Laviña eta Salguero, laguntzaileak. Carlos del Campo eta Juan Pedro Guzman batzakideak izan dira Athletic Clubeko ordezkariak lagunarteko partidan.

(4′) 1-0. Lezok buruz korner baten ondorioz
(6′) Gontzalek, Armandoren aurrean, gutxigatik kanpora jaurti du.
(9′) Aldaketa: Endika Lezoren ordez.
(10′) Gabilondok, bakarrik zela, Ion Velezi pasa dio eta urak geratu du baloia.
(12′) Muñozek areaz kanpotik jaurti eta atezainak kornerrera desbideratu du.
(15′) Ion Velezek Murilloren pasea jaso du, izkin egin dio Josu atezainari baina horrek baloia hanketatik kendu dio.
(16′) 1-1. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Iñigo Velezek atezainaren aurrean ezkerrez barrura jaurti du.
(18′) 1-2. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Ion Velezek Gabilondoren pasea hartu eta eskuinez atezainaren irteera gainditzen du.
(21′) Gurpegik buruz kanpora errematatzen du.
(22′) 1-3. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Iñigo Velezek Gabilondoren erdiraketa errematatzen du sareetara buruz.
(29′) Rafa Reyesen jaurtiketa atepean urruntzen du atzelari batek.
(33′) 1-4. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Iñigo Velezek eskuinez ate barrura bidaltzen du atezaina gainditzeko Ion Velezen pasea jaso ondoren.
(36′) 1-5. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Etxebarriak Gurpegiren buruz egindako lagapena gertutik sareetara bidaltzen du.
(37′) 2-5. Rafa Reyesek area ertzetik eskuin oinaren punta sartzen du Armando gainditzeko.

(46′) Aldaketak: Lafuente, Iturraspe eta Ismael, Armando, Casas eta Iñigoren ordez.
(59′) 2-6. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Murillok, Iturrasperekin ormarena egin eta gero, barrura gogor jaurti du.
(62′) Muñozek zutoinera jaurti du.
(73′) Del Olmok jaurti du eta atzelari batek kornerrera desbideratu du.
(81′) Ion Velezen banako jokaldiaren ondorengo jaurtiketa atezainak harrapatu du.
(81′) Ion Velezek gutxigatik kanpora errematatu du.
(86′) 2-7. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Munozek bakar bakarrik sareetara jaurti du Ion Velezekin ormarena egin eta gero.

AMAIERA