Shakhtar Donetsk - Athletic Club
Jardunaldia 5

Shakhtar Donetsk - Athletic Club

Shakhtar Donetsk
Shakhtar Donetsk
01
Athletic Club
Athletic Club
  • San José 67'

KokapenaArena Lviv , Lviv

Lehen garaipena Multzoen Fasean

Lehen garaipena Multzoen Fasean Athletic Clubek FC Shakhtar taldea mendean hartu du leporaino zegoen Lviv…

Athletic Club

Lehen garaipena Multzoen Fasean

Athletic Clubek FC Shakhtar taldea mendean hartu du leporaino zegoen Lviv Arenan (0-1) eta bere lehen garaipena erdietsi du UCL-ko Multzoen Fasean. San Josek egin du gol bakarra 68. minutuan falta erdiraketa gertutik eskuinez errematatuz. Golegileak gola dedikatu die tratu txarrak jasan edo jasaten dituzten emakume guztiei.

Espero zen bezala, eta San Mameseko partida geneukan adibide gisa, norgehiagoka gogorra izan da oso eta lan eskergaren ostean, azkenean, ukrainar taldeak ezin izan du Athletic gainditu ezta gure aurkako golik egin. Gainera, taldeak bolada onari eusten dio. Alderik txarrena Etxeitak adduktoreetan izan duen lesioa izan da.

Multzoko beste partidan FC Portok 0-3 mendean hartu du Bate Borisov eta UEFA Europa Leaguerako txartela abenduaren 10ean jokatuko da San Mamesen talde bielorrusiararen aurka. Berdinketa nahikoa zaigu, baina garaipena garrantzitsua litzateke, ahal bada hurrengo zozketan zerrendaburu izateko.

Dena den, tartean Liga eta Kopa ditugu. Larunbatean Liga Getaferen aurka eta asteartean Kopa Alcoyanoren aurka. Segi dezagun bide beretik.