Levante UD - Athletic Club
Jardunaldia 35
Liga

Levante UD - Athletic Club

Levante UD
Levante UD
22
Athletic Club
Athletic Club
  • 14' V.Casadesús
  • 68' X.Etxeita (b.a)
  • Susaeta 88'
  • San José 90'

KokapenaCiutat de València , Valencia

Berdinketa europar txartela ziurtatzeko

Levante UD-k 2 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek Levante UD taldearen aurka berdindu du (2-2)…

Athletic Club

Levante UD-k 2 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek Levante UD taldearen aurka berdindu du (2-2) Ciutat de Valencia futbol zelaian. Susaetak eta San Josek egin dituzte gure taldearen golak eta Casadesusek eta Etxeitak bere atean etxekoenak. Gaurkoak baturik jada 100 dira Athletic Clubek denboraldi honetan egin dituen golak (53 Ligan, 5 Superkopan, 14 Kopan eta 28 UEL-n).

Ez da denboraldiko partidarik borobilena izan eguzkipean eta soropil lehorraren gainean jokatu dena, baina gure taldeak bere dohainetako bat erakutsi du gaurkoan ere: ez du inoiz amorerik ematen eta aurreko minutuetako gabeziak azken txanpan estali ditu europar txartela -hirugarren urtez erreskadan Ligaren bitartez- matematikoki ziurtatzeko. Orain bakarrik falta dena amaieran zein tokian egongo garen jakitea da, baina horretarako azken hiru jardunaldiak erabakigarriak izango dira.

Zurigorriek ondo ekin diote lehiari baina lehen gola jaso denetik atsedenaldira arte etxekoak erosoago sentitu dira. Bigarren zatiaren hasiera antzekoa izan da eta bazirudien Etxeitak bere atean sartu duen baloiaren ostean dena galduta zegoela. Ez da horrela izan, Athleticek erasoko lanean segitu du buru belarri eta di-da batean Susaetak eta San Josek (azken minutuetan aurrelari moduan) pasaportean falta zen zigilua eskuratu dute.

Hori bai, hurrengo partidak berebiziko garrantzia izango du Real Club Celta, arerio zuzena, igandean bisitari izango baitugu San Mamesen.