Real Racing Club de Santander - Athletic Club
Final hamaseirenak
Kopa

Real Racing Club de Santander - Athletic Club

Real Racing Club de Santander
Real Racing Club de Santander
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 23' Javi Cobo
  • Raúl García 11'27'

KokapenaEl Sardinero , Santander

10.661 pertsona

Garaipena Santanderren Kopari ekiteko

Real Racing Clubek 1 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Real Racing Club…

Athletic Club

Real Racing Clubek 1 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Real Racing Club taldeari El Sardinero futbol zelaian. Raul Garciak egin ditu gure taldeko gol biak eta Javi Cobok Racingena.

Gure taldeak garaipenarekin ekin dio aurtengo denboraldiko Kopari eta kanporaketa hilaren 22an erabakiko da San Mamesen. Zuri-gorriak nagusi izan dira partidan zehar, neurketa zeharo ezberdina izan bada ere zati biak alderatuz gero.

Lehendabizikoan zuri-gorriek alde handiagoa merezi izan dute markagailuan. Raul Garciak egin du zero eta batekoa, baina etxekoak gai izan dira berdintzeko izan duten aukera bakarrean. Dena den Athleticen erantzuna berehala heldu da eta berriro Raul Garciak, buruz, ederto errematatu du Susaetaren erdiraketa.

Bigarrenean, aldiz, aukerak ia desagertu dira ate bietatik eta gure taldeak abantailari eutsi dio estutasun berezirik gabe,
Igandean berriro Liga, etxeko hirugarren derbyarekin, SD Eibarren aurka. Beste erronka interesgarri bat gora begiratzen saiatzeko.