Toulouse FC - Athletic Club

Toulouse FC - Athletic Club

Toulouse FC
Toulouse FC
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 8' Leya Iseka
  • Aduriz 31'
  • Ibai (p.) 87'

KokapenaDidier Deschamps , Baiona

Athleticek buelta eman dio partiduari Adurizen eta Ibairen golekin

Garitanok atseden eman die ligan aritutako jokalariei, Toulousen aurka Baionan jokatutako lagunartekoan lesioak saihesteko helburuarekin

undefined

Helburua bete du Athleticek. Talde zurigorria fin ibili da Toulousen aurka Baionan jokatutako lagunartekoan eta partiduari buelta emateko gai izan da Adurizen eta Ibairen golei esker. Gomezek penaltiz sartu du gola, 87. minutuan. Norgehiagoka bizia izan da eta Athleticek sentsazio onak utzi ditu Ligue 1eko 9. sailkatuaren aurka.

Gaizka Garitanok aukera eman die Errealaren aurka jokatu ez zutenei eta Yeray izan da hamaikakoan errepikatu duen bakarra. Partidu garrantzitsua izan da Lekuerentzat, lesiona gainditu ondoren gaur zelairatu baita lehenengoz. Bilbao Athleticeko Areso eta Rojo atzelariak ere Baionako deialdian izan dira baina azkenean Aresok bakarrik jokatu du.

Toulouse izan da markagailua estreinatzen lehena, Leya Iseka gaztearen jokaldi ederrari esker. Chelseako Batshuayren anai txikia da Iseka. Adurizek markagailua berdintzeko abagunea izan du ondoren baina bere burukada Goicoechea atezainaren eskuetara joan da. Bi taldeen arteko oreka nagusi izan berdegunean. Athleticen Lekue izan da hegaletik min egiten saiatu dena, baina banakoa Adurizen jaurtiketa baten ondoren etorri da: ezkerrez jaurti eta gainetik gainditu du atezain uruguayarra. Golak agintean jarri du talde zuri-gorria eta lehen zatia bukatu baino lehen Viviani eginiko balizko penalti bat barkatu du epaileak.

Nagusitasunez ekin dio Athleticek bigarren zatiari. Vesgak eman du lehen abisua: ezkerrez jaurti du eta gutxigatik ez du Goicoechea gainditu. Talde zuri-gorria nagusi bazen ere, Toulousena izan da abagunerik argiena: Herrerinek ondo eutsi dio Saiden eskuz eskukoari. 73. minutuan Iñigo Martinez kaleratu du epaileak, eztabaidagarria den jokaldi batean. Erabaki zalantzagarri horren aurrean txalotzekoa izan da Alain Casanova Toulousen entrenatzaileak hartu duen erabakia: Boisgard kendu du berdegunetik bi taldeen arteko oreka mantentzeko. Hamar hamarren aurka.

Athleticek aurretik jartzeko aukera izan du entseatutako jokaldi batean, baina Unai Lopezen jaurtiketak ez du Goiocoechearen atea zulatu. Partidua bukatzear zela, Athleticen aldeko penaltia adierazi du epaileak, Balenziagaren erdiraketa batean baloia eskuz ikutu baitu Toulousen atzelari batek. Ibaik ez du hutsik egin eta 1-2koa jarri du markagailuan 87. minutuan.

Athletic Club: Herrerin; Lekue, Yeray, Vivian, Balenziaga; San Jose, Beñat; Larrazabal, Kodro, Ibai eta Aduriz

Aldaketak: Cordoba Larrazabalen ordez (46’), Unai Lopez Beñaten ordez (46’), Vesga Yerayren ordez(46’), Iñigo Martínez Vivianen ordez (46’), Areso Lekueren ordez (64’), Sancet Adurizen ordez (64’), Villalibre Kodroren ordez (82’)

Toulouse FC: Goicoechea; Moreira, Shoji, Isimat-Mirin, Sylla; Sidibé, Vainqueur, Boisgard; Said, Ngoumou eta Leya Iseka

Aldaketak: Sam Vainqueuren ordez (68’), Adli Ngoumouren ordez (81’), Bangre Saiden ordez (83’) eta Diarra Isimat-Mirinen ordez (87’)

Golak:

1-0. 8. min Leya Iseka
1-1 31. min Aduriz
1-2 87. min Ibai (p.)

Epailea: Thuel (Frantzia). Txartel gorria erakutsi dio Iñigo Martinezi (73’).Txartel horia Adurizi (35’).

Zelaia: Stade Didier Deschamps (Baiona)