Real Oviedo - Athletic Club

Real Oviedo - Athletic Club

Real Oviedo
Real Oviedo
22
Athletic Club
Athletic Club
  • 38' Capa (b.a)
  • 60' Obeng
  • Zarraga 43'
  • Villalibre 56'

KokapenaNMR Carlos Tartiere , Oviedo

Lagunarteko emankorra Oviedon

Binako berdinketa Zarraga eta Villalibrek egindako golekin, erritmo eta bero handiko partidan

undefined

Athletic Clubek bi goleko berdinketa lortu du Carlos Tartiere zelaian Real Oviedoren aurkako lagunartekoan. Zarraga eta Villalibre izan dira golegileak. Intentsitatea eta joko ona bildu duten minutu garrantzitsuak izan dira futbolari zuri-gorri askorentzat.

Lehenengo aukera talde zuri-gorriarentzat izan da, Cordobaren eskuinkada batekin, baina Joan Femeniasek ondo urrundu du kornerrera. Pixkanaka, Real Oviedok tokia hartu du zelaian eta markagailuan aurrea hartu du bigarren zutoinean jarritako erdiraketa baten ondoren Capak baloia bere atean sartu ondoren. Marrazainak banderatxoa altxa du hasieran, jokoz kanpokoa zelakoan, baina epaileak gola ondo adierazi du gola.

Lehoiek berehala erreakzionatu dute, Cordobak hasitako eta Kodrok bikain burututako kontraeraso batekin. Aurrelariak pasea eman dio Aztera Zarragari bere ezker oinarekin baloia sareetara bidaltzeko. Ederra gola 42. minutuan. Villalibrek eskura izan bigarrena atsedenaldia baino lehen, hegaleko beste jokaldi on baten ostean.

1-2koa 55.ean iritsi da, Lekuek bigarren zutoinean oso baloi ona jarri dio Villalibreri eta honek sekulako burukada batekin bidali du baloia sareetara. Hala ere, Obengek sekulako ezkerkada batekin berdindu du neurketa. Partida astindu egin da eta epaileak ez du Juanjo Nietok Cordobari egindako penalti argia ikusi. Beroak ez du eragotzi amaierara arte erritmo ona egotea. Bihar, azterketa serioa jokatuko du Athleticek Eibarren aurka Lezaman.