
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2022-23
- CD Mirandés - Athletic Club
CD Mirandés - Athletic Club


- Nolaskoain 39'
- Villalibre 61',85'
KokapenaAnduva , Miranda de Ebro
Garaipen erosoa Anduvan, minutuak batzen jarraitzeko
Athletic Clubek garaipen ona lortu du Mirandesen (0-3) denboraldiaurreko azkenaurreko astea ixteko

Athletic Clubek CD Mirandesi irabazi dio Anduvako Estadioan (0-3), Nolaskoainek lehen zatian eta Villalibrek, birritan, bigarrenean sartutako golei esker. Taldeak atseden eguna izango du bihar, eta asteartetik aurrera denboraldiaurreko azken astean murgilduko da. Ostiralean Lasesarren (Barakaldo) Realaren aurka jokatuko du Euskal Herria Txapelaren finalean eta larunbat goizean Lezaman Deportivo Alavesen kontra udako azken lagunartekoa.
Partidaren hasieran Anduvako harmailak kolorez beteta zeuden, athleticzale askorekin bertan. Lehen zatian Ernesto Valverderen taldea jaun eta jabe izan zen. Defentsako lanean inolako estutasunik gabe, baloiaren kontrola zuri-gorriena zen eta ia minutu guztiak Mirandesen zelaian jokatzen ziren.
Lehoiek hainbat korner jarraian izan zituzten bere alde. Morcillok erasoko eskuin aldetik eta Luis Bilbaok, pilota oinetan zuela, beti arriskua eta zalantzak sortzen zituzen etxekoen atzealdean. Korner horietako batean, Guruzetaren pare bat aukeraren ondoren, Nolaskoainen gola iritsi zen. Burukada apelaezina, 0-1 eta atsedenaldira.
Bigarren zatirako, Valverdek hegalak aldatu zituen. Nico Serrano eta Malcom Adu Ares zelairatu ziren eta ondoren Iñigo Lekue eta Oier Zarraga. Neurketak bide beretik jarraitzen zuen. Lehoiek jabetza monopolizatzen zuten, eta haienak ziren aukerarik onenak. Villalibrek buruz burukoa izan zuen atezainarekin, baina bigarren abagunean ez zuen barkatu. Aduk eskuinetik egindako jokaldi batean, Capari iritsi zitzaion baloia eta honek Gernikako aurrelariari gola oparitu zion. Azken txanparako bi artelan geratu ziren. Lehenik eta behin, Zarragak area kanpotik egindako jaurtiketa bikaina, etxeko atezainak bote baten ostean gelditu zuena, eta gero azken gola. Villalibrek lehen ukituan, eskuadratik sartu zuen ezkerkada eder eta bortitza.
Hamaikakoan

Ramón J. R.
Santos
Barbu
Álex Martín
Michelis
Prados
Salifo
Meseguer
Raúl
Roberto López
Nacho Castillo
Ordezkoak
Herrero
Durán
Gurdiño
O Rey
Rementería
Salinas
Iago Domínguez
Entrenatzaileak
Joseba Etxeberria

CD Mirandés
Hamaikakoan
