Burgos C.F. - Athletic Club

Burgos C.F. - Athletic Club

Burgos C.F.
Burgos C.F.
03
Athletic Club
Athletic Club
  • Guruzeta 3'50'
  • Raúl García 58'

KokapenaEl Plantío , Burgos

Athleticek maila eman du Burgosen mendeurrenean

0-3 gailendu da El Plantion Guruzetaren bi golekin eta Raul Garciaren tantorarekin

Ernesto Valverdek zuzentzen duen Athleticek sentsazio onak transmititzen jarraitzen du Munduko Txapelketako geldialdi honetan. Lehoiek hirugarren garaipena lortu dute, gaurkoan El Plantion, Burgos CF taldeari egindako omenaldian. Eta aurreko guztietan egin bezala, golik jaso gabe. 0-3koa gailendu da markagailuan, eztabaidarik gabe, Peña Burgalesa buru izan duten ehunka zale zurigorrien poztasunerako.

Lesiorik eduki gabe eta joko landuarekin, partida osoan gailendu dira lehoiak. Laster aurreratu da Athletic Gorka Guruzetaren golari esker. Raul Garciak utzitako baloia klasearekin gurutztu du aurrelariak. Sancetek eta Raulek berak, besteak beste, bigarrena egin ahal izan dute atsedenaldia baino lehen. Burgosen utzita jokatzen ari den Artola ahalegindu da etxeko taldea luzatzen, baina ez dute arriskurik sortu Julen Agirrezabalaren ate inguruan. 

Berriro ere Guruzeta izan da bigarren zatia hasi eta gutxira gola egin duena. Maisuki jaitsi du baloia Yerayk luze-luze eman ondoren, eta alarderik gabe, sarea zulatu du 57. minutuan. Raul Garciak 0-3koa sartu du korner batean. Bide batez, Jon Cabok debuta egin du lagunartekoetan. Asier Villalibrek gertu izan du laugarrena, baina kanpora bidali du baloia.

Bost axola izan zaio Burgoseko jendeari etxeko taldearen porrota, dezente gozatu du zelaian ikusitako partidarekin. Olatua algaraz egin dute ere. Athleticek Udineseren aurka izango jokatuko du larunbatean. Txapelketa ofiziliari berrekin baino lehen azken froga izango da lehoientzat.