Athletic Club - Getafe CF
Jardunaldia 10
Liga

Athletic Club - Getafe CF

Athletic Club
Athletic Club
01
Getafe CF
Getafe CF
  • B. Mayoral 75'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

47.749 pertsona

Kolpe gogorra Getaferen aurka

Athletic Clubek porrota jaso du San Mamesen bisitarien aukera bakarrean, Bordalasen taldeak partida serioa egin badu ere

Athletic Clubek 0-1 galdu du San Mamesen Getafe CF taldearen aurka. Kolpe gogor hau Bordalasen taldearen aukera bakarrean gauzatu da Borja Mayoralen bitartez. Aurkariek 90 minutuetan lan bikaina egin dute presioan. Lehoiak bere senetik aterata egon dira bisitarien joko motarekin, bai eta epailearen zenbait erabakirekin ere.

Ez da Athleticen arratsalde aproposa izan, 50 eta 75 urteko antzinatasuna duten bazkideei egindako omenaldi ederrarekin hasi den arren. Bazkide hauek soropiletik agurtu dute, eta gero txalo zaparrada hunkigarri batez Jose Mari Argoitia omendu dute zaleek, megafoniaren bidez lehoiek besoko beltzak eramango zituztela iragarri denean.

Hasieratik ikusi da Getafe hezur gogorra izango zela. Ez da kobazuloan sartu eta lehia gehienak irabazi ditu. Athleticek izan du lehen zatiko aukera bakarra, Valverderen taldearentzat argiena, atsedenaldiaren atarian, Sancetek Aresoren baloi on bat gurutzatu eta Soriak oinarekin gola eragotzi duenean.

Atsedenaldiaren ostean, Athleticek bertikalagoa zirudien, Guruzetak buelta erdia emanez aukera ona izan duenean. Baina irudipen hutsa izan da. Borja Mayoralen gola, Simonek Lisoren burukada urruntzean baloia harengana heldu ondoren, kolpe latza izan da. Ordu laurden bat falta zen eta jaurtiketa bat baino ez da egon David Soriak ondo harrapatua. Indarrak berritzera eta Realaren aurkako derbia ondo prestatzera.