
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- PSV Eindhoven - Athletic Club
PSV Eindhoven - Athletic Club


- 26' Pléa
- 55' Veerman
- Williams 16'
KokapenaPhilips Stadion , Eindhoven
Athleticek galdu du Europako aurkari baten aurkako lehen proba
Lehoiek aurrea hartu zuten Iñaki Williamsen golari esker, baina PSVk markagailua irauli zuen

Lehoientzako munta handiko testa. Athleticek PSVri egin zion bisita holandarrek Philips Stadionen jokatu zuten aurkezpen partidan. Arerio zorrotza, deserosoa eta gaur egun biziago dagoen. Aurten zuri-gorriak eta Eindhoveneko taldeak elkarrekin arituko dira kontintenteko txapelketa nagusian
Partida bizi-bizi hasi zen, etxeko taldea zigortu nahian bere jarraitzaileen aurrean jokatzeko kemenari esker. Minutuek aurrera egin ahala Athletic doitzen joan zen eta, gainera, markagailua ireki zuen golarekin topo egin zuen. Iñaki Williamsek burukada bikaina erdietsi zuen Eindhovenen Berenguerren erdiraketaren ostean. Peter Boszen taldeak, bisitarien atearen kontra amore beharrean, erasoan jarraitu zuen. Ordu erdia baino lehen aurkitu zuen saria, Pléak Simon behetik gainditu zuenean.
Bigarren zatia hasi ondoren, Athleticek ederto lehiatzen jarraitu zuen. Hala ere, Veermanen urruneko jaurtiketa batek atezain zuri-gorria despistatu zuen Pradosen jo zuenean. Baloia Murgiako atezainaren atean sartu zen eta etxeko taldeak abantaila hartu zuen.
Lehoiek bultza egin zuten berdinketaren bila. Jesus Areso iritsi berriaren lehen minutuak oso aktibo eskuin hegaletik. Jauregizarrek denboraldiaurreko lehen baloiak ukitu zituen eta Robert Navarro balantza orekatzeko zorian egon zen amaierarako bost minutu falta zirenean. Golaren bidea aurkitu ez zuten lehoien saiakerak, nahiz eta Athletic oso ondo lehiatu Txapeldunen Ligako aurkari baten zelaian. Prestaketak aurrera darrai.
Hamaikakoan

Kovář
Dest
Flamingo
Yarek
Mauro Jr.
Schouten
Saibari
Veerman
Perišić
Pléa
Van Bommel
Ordezkoak
Olij
Schiks
Obispo
Driouech
Bajraktarević
Til
Sildillia
Babadi
Land
van den Berg
Abed
Entrenatzaileak
Peter Bosz

PSV Eindhoven
Hamaikakoan

Kovář
Dest
Flamingo
Yarek
Mauro Jr.
Schouten
Saibari
Veerman
Perišić
Pléa
Van Bommel
Ordezkoak
Olij
Schiks
Obispo
Driouech
Bajraktarević
Til
Sildillia
Babadi
Land
van den Berg
Abed
Entrenatzaileak
Peter Bosz

Athletic Club
Hamaikakoan
