
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Rayo Vallecano
Athletic Club - Rayo Vallecano


- 66' (p.) O. Sancet
KokapenaSan Mamés , Bilbo
48.703 pertsona
Athleticek bere indarra ezarri du Rayoren aurka
Bigarren garaipen kateatua San Mamesen, lehoien lan eskergari eta Sancetek sartutako penalti behartu bati esker

Athletic Clubek bere indarra ezarri du San Mamesen, eta honenbestez, Rayo Vallecano zailaren aurka bigarren garaipena kateatu du Oihan Sanceten gol bati esker (1-0). Erdilari aurreratuak penaltia behartu du bere berragerpenean, eta Batalla atezaina engainatuz, sarera bidali du. Bidezkoa izan da garaipena, batez ere Valverderen jokalariek bigarren zati bikainean erakutsitako lan eskerga aintzat hartuta.
Iñigo Perezen Rayo taldea, bere estiloari leial, Bilbon jarri da, goian presioa egin eta lehoiei tente jartzeko asmoz. De Frutosek hasieran beldurtu egin du, eta bere aldetik, Athleticek ez du ia arriskurik sortu lehen zatian, bakarrik Maroanek buruz Berenguerri baloia utzi dionean baina atzelari baten sorbaldan jo ostean kornerrerako bidea hartu du. Geroago, Nico Williamsek atezainari geldiketa on bat egitera behartu dio.
Sancet atsedenaldian zelairatu da Maroanen ordez eta Athleticek beste abiadura bat jarri du presioan. Aukera garbienean, Nicok baloi pozoitsua eman dio Iñakiri eta Williams zaharrenak gora bidali du. Defentsako lan bikain batek eutsita, Athletic hazten joan da. Nicok arrisku keinuak erakutsi ditu berriro elkarren segidako bi jokalditan, hurbil-hurbiletik jaurtiketak eginez.
Rayok De Frutosen kontraeraso batean izan du aukera argi bakarra, eta segundo batzuk geroago, 62. minutuan, Jauregizarrek baloia lapurtu die Rayokoei jokaldi irteeran eta Sancetek aurrea hartu dio Gumbauri VARek ohartarazitako penaltia behartzeko. Oihanek berak hoztasunez sartu du. Zuri-gorriei azken unera arte atzeko aldean lan egitea egokitu zaie eta Unai Gomez 2-0ekoa egiteko zorian egon da. Hiru puntu gozo-gozo, ostegunean Txapeldunen Ligako aurkariak ezagutzera eta, iparra galdu gabe, poltsikoan sei puntu gordeta La Cartuja bisitatzera Real Betisen aurka jokatzeko, irabazitako azken Kopako futbol zelai ahaztezina.
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Rayo Vallecano
Hamaikakoan
