
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Real Betis - Athletic Club
Real Betis - Athletic Club


- 97' Bakambu
- Bartra 60' (b.a)
- Paredes 85'
KokapenaLa Cartuja , Sevilla
65.222 pertsona
Athletic geldiezin batek La Cartuja konkistatu du berriro
Garaipena nagusitasunez Real Betisen aurka (1-2), eta LaLigako buruan segitzen du puntu guztiak lortuta

Athletic Club irribarretsu doa txapelketako etenaldira. Garaipena besterik ez du ezagutu lehen hiru partidetan, eta, beraz, bederatzi puntu poltsikoratu ditu hurrengo neurketei adoretsu eta konfiantza handiz aurre egiteko, Deportivo Alaves eta Arsenalen aurka, azken hau Txapeldunen Ligan. Real Betisi irabazitako 1-2koa ukaezina da. La Cartuja mamu beltz izatetik amestutako agertokia izatera igaro da. Kopako tituluaren ondoren garaipena heldu da hegan egiteko.
Valverderen mutilek sendotasun handia erakutsi dute, atzeko lerrotik ondo eraikita.
Lehoiek neurketa hasieratik landu dute bigarren zatian Betis bi atzaparkadaz gainditu arte: Bartrak bere atean sartu du arratsalde osoan bikain aritu den Yuriren erdiraketa gogor eta pozoitsu baten ondoren, eta gero, Paredesek buruz Robert Navarroren gozokia aprobetxatu du. 84. minutuan izan da azken gol hau, eta horrela amaituko zuela zirudien arren, luzapenean urduritasun pixka bat agertu da Bakamburen burukadak markagailuan 1-2koa jarri duenean. Gainera, Padilla eta Valverde aulkitik txartel gorria ikusi dute.
Athletic hobea izan da bero handiko arratsalde itogarrian. Lehen zatian ez du asmatu Iñaki Williamsen bi aukera argitan, horietako bat Berenguerrek historia egin zuen atean utzitako luxuzko erdiraketan.
Betisek ez du ia larrialdirik sortu. Bakarrik izan ditu Lo Celsoren jaurtiketa bat eta Pablo Garciaren beste bat, Areson ikutu ondoren langan jo duena.
0-1ekoak, alboko batean hasi eta bestean amaitu dena, Pellegriniren taldea txikitu du, eta orduan 65.000 ikusleak ez dira hain zalapartatsuak izan. Maroan 0-2koa lortzeko zorian egon da, baina Vallesek eragotzi du. Paredesen burukadan ezin izan du ezer egin atezainak. Amaieran gertatutakoaz ikasi behar da. Aurrera goaz.
Hamaikakoan

Valles
Ángel Ortiz
Bartra
Natan
Junior
Altimira
Fornals
Pablo García
Lo Celso
Riquelme
Cucho
Ordezkoak
Adrián
Germán
Bellerín
Diego Llorente
Chimy
Bakambu
Ricardo
Valentín Gómez
Deossa
Marc Roca
Dani Pérez
Entrenatzaileak
Manuel Pellegrini

Real Betis
Hamaikakoan

Valles
Ángel Ortiz
Bartra
Natan
Junior
Altimira
Fornals
Pablo García
Lo Celso
Riquelme
Cucho
Ordezkoak
Adrián
Germán
Bellerín
Diego Llorente
Chimy
Bakambu
Ricardo
Valentín Gómez
Deossa
Marc Roca
Dani Pérez
Entrenatzaileak
Manuel Pellegrini

Athletic Club
Hamaikakoan
