
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Deportivo Alavés
Athletic Club - Deportivo Alavés


- Berenguer 57' (b.a)
KokapenaSan Mamés , Bilbo
49.136 pertsona
Porrota derbi gorabeheratsuan
Athleticek kale egin du Deportivo Alavesen aurka, Berenguerren jo ostean pozoitu den erdiraketa batean

Athletic Clubek 0-1 galdu du San Mamesen Deportivo Alavesen aurka, gol harrigarri batez erabaki den aukera gutxiko derbian. Denis Suarezek korner labur batean jaso du baloia, eta haren erdiraketa pozoitu egin da Simon goitik gainditzeko, Berenguerren jo eta gero. Kolpe gogorra izan da baina, behintzat, lehoiak bederatzi puntuz daude sailkapeneko goiko aldean, eta datorren asteartean Arsenal FC boteretsuari egingo diote aurre Champions League-ren hasieran.
Lehen zatian ez da gorabehera handirik izan, arriskuko bi jokaldi baino ez dira azaldu: Jauregizarrek Sivera probatu du lehenengoan. Coudetek aldaketa hirukoitza egin du atsedenaldian, eta gero, Toni Martinezek luzapena egitera behartu du Simon. Aurkako gola 56. minutuan iritsi da, korner labur batean.
Hortik aurrera, Athletic jokoan nagusi izan da. Iñaki Williamsek buruz kanpora bota du plantxan Berenguerren erdiraketa neurtua, eta Alex bera Sivera gainditzen saiatu da jokaldi polit batean, Vesgaren pase bikaina kontrolatu ondoren. Ez da argitasunik egon eta partida hiltzen joan da. Porrot tristea jaso du derbian Athleticek, eta partida amaitu eta gero Aymeric Laporte jokalekura sartu da bere zaleak agurtzera, eta taldekideekin partekatu ditu kantuak. Oso berri ona izan da emaitzaren aldetik espero ez dugun arratsaldean.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Deportivo Alavés
Hamaikakoan
