Arsenal FC - Athletic Club
Lagunartekoa
Lagunartekoa

Arsenal FC - Athletic Club

Arsenal FC
Arsenal FC
30
(6-5)
Athletic Club
Athletic Club
  • 35' Gyökeres
  • 37' Saka
  • 82' Havertz

KokapenaEmirates Stadium , Londres

Porrota Arsenalen aurka denboraldiaurreko azken proban

Londreseko taldeak 3-0 irabazi dio Athletici Gyökeres, Saka eta Havertz jokalarien golekin

Athleticek 3-0 galdu du Arsenal FC taldearen aurka denboraldiaurreko azken proban. Gyökeres, Saka eta Havertz jokalarien golekin euren bederatzigarren Emirates Cup-a altxatzea lortu dute Londresekoek. 

Partida Athletic ausart batekin hasi zen, eta Galarretak aurrealdetik egindako jaurtiketa batekin aurrea hartzeko aukera izan zuten lehoiek, baina Rayak ondo eten zuen saiakera. Saka behin eta berriz nabarmentzen zen bere hegaletik, baina Unai Simonek seguru eutsi zion zuri-gorrien ateari.

20. minutua pasata, Unai Gomezek aldaketa eskatu zuen ezker hankaren atzealdean mina nabaritu ondoren. Robert Navarrok hartu zuen haren lekua. Arsenalek protagonismoa hartu zuen Athleticen zelaian eta Gyokeresek lehenengoa egin zuen 34. minutuan eskuin hegaletik erdiraketa zehatz bat buruz errematatu ondoren. Bi minutu geroago, Sakak 2-0ekoa sartu zuen. 

Bigarren zatian, partidaren erritmoak behera egin zuen eta ia ez zen gol aukerarik egon. Valverdek hanka freskoak sartu zituen, baina ingelesak izan ziren berriro gola sartu zutenak Havertzen lasterketa bikain batean.

Amaitu dira denboraldiaurrea eta probak. Orain datorren igandean San Mamesen jokatuko den Sevillaren aurkako lehian pentsatu behar dugu. Hasi da benetako lehiaketa. Katedralean ikusiko dugu elkar.