Real Racing Club de Santander - Athletic Club
Lagunartekoa
Lagunartekoa

Real Racing Club de Santander - Athletic Club

Real Racing Club de Santander
Real Racing Club de Santander
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 56' Salinas
  • 93' Suleiman
  • Vesga 95'

KokapenaLa Maruca , Muriedas

Athleticek porrota jaso du Nando Yosu Sarian

Real Racing Clubek lehoiak gainditu zituen bere denboraldiaurreko laugarren lagunartekoan

Racingek eta Athleticek elkarren aurka jokatu zuten Muriedasen La Maruca futbol zelaian Nando Yosu Saria jokoan zutelarik. Kantabriako taldeak irabazi zuen lehoien denboraldiaurreko laugarren proban. Partida trabatua izan zen eta bi taldeek asko kontrolatzen zituzten bestearen erasoak. Defentsak nagusi. Kontrol horren barruan, Nico Serranok zurigorrien aukerarik argiena izan zuen. Aurrelariak gehiegi loratu zuen baloia Kantabriako taldearen atezainaren aurrean. Jose Alberto Lopezen taldearen aldetik, Padillak ondo konpondu zituen Iñigo Vicente eta Andres Martinen saiakerak.

Bigarren zatian golak iritsi ziren. Salinasek buruz aurreratu zituen kantabriarrak korner baten irteeran, bigarren zatia hasi eta hamar minutura. Lehoiek aldaketak egin zituzteneta aurkariaren atearen bila joan ziren. Nico Serranok eta Berenguerrek izan zituzten aukera nabarmenenak. Luzapenean, Suleimanek atzealde zurigorrian egondako akats bat baliatu zuen aldea handitzeko. Gehiagorako astirik ez zegoela zirudienean, Vesgak tartea murriztu zuen korner baten irteeran buruz. Prestaketa fasearen hurrengo geldialdia: Liverpool.