
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Sporting Clube Portugal
Athletic Club - Sporting Clube Portugal


- 3' O. Sancet
- 28' Guruzeta
- Diomande 12'
- Francisco Trincão 62'
- Alisson Santos 94'
KokapenaSan Mamés, Bilbo
52.065 pertsona
Agur krudela esan dio Athleticek bere Txapeldunen Liga txalogarriari
Lehoiek beren alde izan dute partida, baina Portugaleko Sportingek markagailua irauli du luzapenean 2-3koa lortuz, Valverderen jokalariak garaipenaren bila joan direnenean

Athleticek amaiera eman dio Txapeldunen Ligako denboraldiari, San Mamesen Sporting Club Portugalen aurka 2-3 galdu ostean. Alison Santosen gola 93. minutuan heldu da, lisboarren kontraeraso azkar batean, bilbotarrek azken kornerrean beharrezko garaipena lortu nahi izan dutenean. Azken gol honek final-zortzirenetan zuzenean sartzea ahalbidetu die bisitariei. Amaiera krudela Athleticentzat.
Zuri-gorriak zutik hil dira. Dena utzi dute zelaian. Txapeldunen Liga txalogarria egin dute, azkenera arte sailkatzeko aukerak izanez, multzo gogor batean. Denboraldiko arazoak LaLigatik datoz. Igandean tentsio handiko norgehiagoka jokatuko da Errealaren aurka, eta Kopa bueltan da. Jaiki beharra dago.
Ezin hobeto hasi da gaua, Sancetek bigarren minutuan Regoren pasea sareetara bidaltzen asmatu baitu. Tamalez aurtengoan abantailak azkarregi amaitzen dira eta Diomandek 11. minutuan, burukada batez, banakoa jarri du markagailuan korner batean. Kolpea jaso arren, taldeak bere lana egiten jarraitu du, eta Guruzetak bere bosgarren gola sartu du Championsen, baloia lapurtu eta bere eskuinkada bigarren saiakeran sarera bidaliz, zutoinarekin bat-bikoa egin ondoren. Iñaki Wiliamsek Bartzelonari Kopako neurketa hartan egindako gol ahaztezinaren antzekoa izan da.
Sancetek min hartu du eta atsedenaldiaren ostean berehala aldatzeko beharra egon da, eta hori gakoa izan da. Trincao, kalitatezko jokalaria, labana gurinean bezala sartu da 62. minutuan Simon gainditzeko. Sportingek estutu egin du, Luis Suarezi gol bat baliorik gabe utzi diote jokoz kanpo egoteagatik eta sari nagusia eskuratu du azken jokaldian, lehoiak irabazteko geratzen zitzaien azken odol tantarekin estutzen eta Seltoni egindako penaltia protestatzen ari zirenean. Lantaldean izandako bajak eta aurrez aurre egon den aurkaria ikusita, Athletic txapelketaren parean egon delakoan gaude.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Sporting Clube Portugal
Hamaikakoan























