
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Real Sociedad
Athletic Club - Real Sociedad


- Turrientes 62'
KokapenaSan Mamés, Bilbo
51.281 pertsona
Realak jo du lehendabizi, Anoetak erabakiko du
Athleticek 0-1 galdu du San Mamesen donostiarrak hobeak izan diren partidan

Athletic Clubek 0-1 galdu du Realaren aurkako Kopako finalerdietako joaneko partida, 51.000 ikusle baino gehiagoren aurrean San Mamesen. Izan ere, Matarazzoren jokalariak nagusi izan dira eta min handiagoa egin zezaketen. Valverderen taldearentzat albiste onena da desabantaila gol bakarrekoa dela eta hiru aste geratzen direla Anoetako itzulerako partidara arte. Bertan erabakiko da finalerako txartela.
Bilbotarrek, hasieran oso gogotsu, erritmoa ezarri dute. Izan ere, berea izan da lehen aukera: Lekuek barneraldi bat egin eta bere erdiraketa Guruzetak buruz Remiroren eskuetara bidali du. Hala ere, Realak argiagoa izan du jarraian, Pablo Marinek erditik egindako hausturarekin. Alex Padillaren aurrean jarri da, eta atezainak gaueko bi geldialdi handietatik lehena egin du.
Ligako azken partidan bezala, Valverderen taldeak geldikako baloian sufritu du. Modu horretan zenbait erremate azaldu dira, Jon Martinen bat zutoinera eta Caleta Çarren beste bat Laporteren besoan eman duena. Aztertu ondoren, epaileak ez zegoela penaltirik adierazi du eta, kapitain biei azaldu dien bezala, gorpuari itsatsita zegoela justifikatu du.
Robert Navarro eta Iñaki Williams Remiro urduritzen saiatu dira bi jaurtiketekin, baina atezainak arazorik gabe gelditu ditu. Bigarren zatia are okerrago hasi da. Padillak Oyarzabalek ezkerrez egindako jaurtiketa urruntzeko luzada bikaina egin du gola saihesteko. Valverdek lau aldaketa sartu ditu eta hasierako erreakzioa egon da, baina Realak garaipenaren gola egin du zelai erdian baloia galdu ostean. Guedesen jokaldian Turrientesek ate aurrean sartu du.
Athleticek ez du amore eman eta Nico Williams izan da, birritan, berdinketatik gertuen egon den lehoia, bat Seltonekin asmatutako jokaldian. Ia ez da gehiagorako denborarik izan, eta Oviedon pentsatzea egokitu da, partida txar hau ahaztea eta eginahalak Anoetan egitea martxoaren 4a iristen denean. Lehoiak bizirik atera dira.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Real Sociedad
Hamaikakoan























