Burgos CF - Athletic Club
Lagunartekoa
Lagunartekoa

Burgos CF - Athletic Club

Burgos CF
Burgos CF
03
Athletic Club
Athletic Club
  • Areso 14'
  • Navarro 63'
  • Williams 84'

KokapenaEl Plantío, Burgos

Athleticek ondo pasatu du El Plantion

Zuri-gorriek beste garaipen bat lortu durte denboraldiaurreko seigarren partidan

Athleticek beste garaipen bat lortu du, bosgarrena Edin Terzićen taldearentzat. Areso, Navarro eta Iñaki Williamsen golak, denboraldiaurreko azken txanpari begira jarraitzeko.

Arratsalde beroa El Plantion. Athletic ezohiko partida baten lehen minutuetan nagusi izan zen, 30 minutuko lau tartetan banatuta. Jauregizarrek, 8. minutuan, izan du lehen aukera. 14. minutuan Aresoren gola iritsi da, elastiko zuri-gorriarekin lehen gola. Minutu batzuk geroago Padillak etxekoen berdinketa ekidin du.

Bigarren 30 minutuetan, indarrak berdindu egin dira, eta Burgosek baloiaren kontrola izan du zenbait unetan. Hala ere, Terzićen mutilek markagailuan aldea mantentzen jakin dute. Horrela, norgehiagoka 0-1 iritsi da hirugarren zatira, eta lehoiek arratsaldeko bigarrena egin dute. Canalesen eta Navarroren arteko konexioak aurrelariaren gol batekin bukatu du, aldea handitzeko. Hirugarren zatia amaitu baino lehen, Iñaki Williamsek bere lehen gola sartu du denboraldiaurreko lehen minutuetan.

Lehoiek hurrengo proba abuztuaren 9an, igandean, izango dute, arratsaldeko 17:30ean, Stade Velodrome futbol zelaian, Olympique de Marsella taldearen aurka.