Olympique Marseille - Athletic Club
Lagunartekoa
Lagunartekoa

Olympique Marseille - Athletic Club

Olympique Marseille
Olympique Marseille
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 10' Gomes
  • 40' Paixão
  • 86' Mmadi
  • O. Sancet 34'

KokapenaStade Vélodrome, Marsella

Athleticen porrota Marsellan

Lehoiek Velodromen jaso dute porrota eta denboraldiaurreko lehen partida galdu dute

Olympique Marseillek Athletic gainditu zuen lehoien denboraldiaurreko zazpigarren proban. Frantziarrek zuri-gorrien lehen nazioarteko proba irabazi zuten, Vélodrome ikusgarrian hiru goleko aldeaz galdu zutelarik.

Etxeko taldearen eszenaratze bizia, lehoien galera bakoitza zigortu baitzuen. Frantziarrek hamar minutura hartu zuten aurrea markagailuan. Angel Gomesek talde zuri-gorriaren leuntasuna zigortu zuen area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu batekin. Athletic gora joaten saiatu zen baloi-jabetzaren bidez eta erasoko jokaldi onak txirikordatzen hasi zen. Horietako bat berdinketaren gola izan zen, ordu erdia pasata. Sancetek atezainaren aldaratze bat baliatu zuen Iñaki Williamsen jaurtiketa baten ostean norgehiagoka orekatzeko. Gutxi iraun zuen poza, Paixaok, areaz kanpotik egindako jaurtiketa bati esker, berriro ere abantaila eman baitzion Olympique Marseilleri.

Bigarren zatian su-eten gehiago eta erritmo geldoa izan zuten bi taldeek. Abaguneak nekearen eta bero itogarriaren ondorio izan ziren. Aldaketak egon ziren taldea biziberritzeko asmoz, baina Frantziako plantillak gola sartu zuen berriro berriro amaieratik gertu. Mmadik Padilla gainditu zuen azken hirugarren gola markagailura igotzeko. Denboraldiaurreko lehen porrota jaso du Athleticek eta Stadio di Bergamon, Atalanta BC taldearen aurka, bukatuko du bere prestaketa fasea, hurrengo ostiralean, abuztuak 14.