
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2019-20
- Haro Deportivo - Bilbao Athletic
Haro Deportivo - Bilbao Athletic


- 45' Ibrahima
- Baqué 83'
KokapenaEl Mazo , Haro
Luis De La Fuenteri omenaldia Haron
Bilbao Athleticen berdinketa (1-1) jokalari ohiaren izena daraman sarian, Brontzezko Lehoia jasota talde zurigorriaren partetik

Bilbao Athleticek bana egin du gaur arratsaldean Club Haro Deportivoren aurka aurre-denboraldiko hirugarren neurketan eta Joseba Etxeberriaren taldeak etxetik kanpo jokatutako lehena izan da, El Mazo futbol zelaian 19.30 orduetatik aurrera.
Partida hasi baino lehen Luis De La Fuente jokalari ohiari merezitako omenaldia egin zaio, hautatzaile moduan 21 urtez azpiko Europako txapelketa irabazteagatik. Neurketara, zuzendaritza batzeko ordezkaria Maria Tato eta Manolo Delgado Meco, taldetik kanpoko kirol zuzendaritzaren aholkularia, hurbildu dira. Izan ere, haiek izan dira De La Fuenteri Brontzezko Lehoia eman diotenek.
Luis De La Fuente omenaldiaren XVIII. edizio hau berotasun handiarekin jokatu da, batez ere lehenengo zatian, jokalariek tenperatura altuek direla eta urestatzeko geldiune baten beharra izan baitute. Atsedenaldira markagailuan azpitik heldu da Bilbao Athletic 45.minutuan Ibrahimaren golagatik.
Bigarren zatian, Iñigo Baque-ren golak amaierako berdinketa jarri du markagailuan 83. minutuan. Horrela amaitu eta gero, penaltietan erabaki da Luis De La Fuenteri XVIII. omenaldiaren irabazlea eta, bertatik, Club Haro Deportivok trebeago ibili da.
Hamaikakoak:
Club Haro Deportivo: Fermín, Duro, Josua, Joseba, Unai, Medrano, Achi, Martín, Ander, Ibrahima eta Aimar.
Bilbao Athletic: Ezkieta, Sillero, Rojo, Bernaola, Jaso, Vencedor, Morcillo, Baqué, Urain, Tascón y Córdoba. Gainera, Areso, Artola, San Bartolomé (30′) eta Zarraga, Imanol Garcíarekin batera (18′), parte hartu zuten.
Golak: 1-0: Ibrahima (45’), 1-1: Baqué (83′).
Hamaikakoan

Fermín
Duro
Josua
Joseba
Unai
Medrano
Achi
Martín
Ander
Ibrahima
Aimar
Ordezkoak
Imanol
Ibáñez
Loza
Facu
Joseba
Txema
Arana
Mikel
Mario
Pirri
Entrenatzaileak
Aitor Calle

Haro Deportivo
Hamaikakoan
