Tudelano VS Bilbao Athletic 22/9/2019 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
05. Jardunaldia

Tudelano0 : 3Bilbao Athletic

Morcillo4'
Vencedor43'
Víctor68'
Laburpen bideoa
Estadioa
Ciudad de Tudela
Herria
Tudela
Data
22/09/2019
Ordua
17:00
Data eta ordua
22/9/2019 - 17:00

Bilbao Athleticek garaipen zabala bigarrenez jarraian

Garaipen bikaina Joseba Etxeberriaren mutilentzat CD Tudelano taldeari 0-3 irabazita ligako bostgarren jardunaldian

22 de sep. de 2019

Athletic Clubeko filialak jarraian lortzen duen bigarren garaipena lortu du 2.B Mailako II. Multzoan: joan zen astean Lezaman lortutako 4-0 emaitzari gaur Ciudad de Tudela zelaian lortutako 0-3koa gehitu behar zaio lehenengo zati bikainari esker. Emaitza honi esker, hamar puntu lortzen ditu taldeak, hiru partidu irabazi, bat berdindu eta beste bat galdu ostean.

Miguel Diazek egindako jokaldi eta jaurtiketa arriskutsuaren hasierako sustua pasatu ostean, hirugarren minutuan ikusiko dugu Ciudad de Tudela estadioan jardunaldiko gol ederrena, bere zelaitik jaurtitako Morcilloren ezkerkada batekin Pagola atezainaren gainetik. Lehenengo ordu laurdena bete aurretik, Morcillo berak areagotu ahal izan ditu aldeak markagailuan baina bere jaurtiketa CD Tudelanoren langa gainetik joan da. Ordu erdi pasatuta, baliorik gabe utzi diote gola SIllerori ustezko jokoz kanpokoagaitik. 43. minutuan, beste gol eder bat. Area ingurutik Unai Vencedorrek jaurtitako zuzeneko falta bati esker, bi goleko aldearekin iritsi da Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldea atsedenaldira.

Bigarren zatian, Athleticen bigarren taldeak partidua menpean izaten jarraitu du eta nagusitasun horren ondorioz, Luengok zutoinera bidali du baloia. 68. minutuan Victorrek sartu du 0 eta 3koa korner baten irteeran.

Datorren asteburuan, Bilbao Athleticek C.A Osasuna Promesas hartuko du Lezamako instalazioetan 6º jardunaldian, larunbatean, irailak 28, arratsaldeko 18:30etan.

FITXA TEKNIKOA

CD Tudelano: Pagola, Diego (Adrian Socorro 46′), D. Royo, L. Olivas, Lalaguna (k) (Alvaro Navarro 69′), J. Azkue (A. Lopez 46′), Meseguer, I. Jimenez, D. Suarez, Miguel Diaz eta Obi.
Bilbao Athletic: Ezkieta; Areso, Sillero (k), Luengo, Garcia de Albeniz; Vencedor, Sancet (Tascon 82′), Zarraga; Artola (Victor 61′), Baque eta Morcillo (Salado 72′).
Golak: 0-1: Morcillo 3′, 0-2: Vencedor 43′, 0-3: Victor 68′.
Epailea: Gonzalo Romero Freixas (Kataluniar). Txartel horiak: Azkue, Lalaguna, I. Jimenez, Areso eta Sancet.