Bilbao Athletic - UD Logroñés
Jardunaldia 11

Bilbao Athletic - UD Logroñés

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
31
UD Logroñés
UD Logroñés
  • 22' Ewan
  • 56' Morcillo
  • 68' O. Sancet
  • Andy 71'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athletic, liderren arteko partiduan garaile

Joseba Etxebarriaren taldeak Logroñes UD 3-1 mendean hartu du, beraz, Lezaman garaitu gabekoa izaten jarraitzen du eta sailkapeneko gorenean irmoago dago

undefined

Bilbao Athleticek 3-1 irabazi dio UD Logroñesi 11. jardunaldian, Lezaman jokatu den Bigarren B Mailako II. multzoaren barruan. Gauzak horrela, oraindik ez du partidurik galdu etxean eta Errioxako taldearekin sailkapenean zuen berdinketa apurtu du, beraz, talde bakarra da lehen postuan 26 punturekin.

UD Logroñesek abagune bikoitza izan du hirugarren minutuan, baina biak zapuztu dituzte Sillerok lehenengo eta Ezkietak ondoren. Pixkanaka Bilbao Athletic partidua jabetuz joan da, baloiaren jabetzan agintzen eta aurkariaren areara gehiago iristen. Hurbilketa horietako baten ondorioz, Vencedorrek 21. minutuan ateratako korner batean, Ewan Urainek Miño atezainaren irteera zalantzatia aprobetxatu du hirugarren jardunaldiz jarraian gola sartzeko eta Joseba Etxeberriaren taldea markagailuan aurretik jartzeko. Zoritxarrez, gola sartu eta ordu erdira lesioagatik ordezkatu behar izan dute, eta Baquek hartu du haren lekua. Atsedenaldia baino lehen, Ezkietak lan bikaina egin behar izan du Iñakiren jaurtiketa arriskutsua kornerrera desbideratzeko.

Bigarren zatian, 55. minutu aldera, Morcillo, area ertzean egindako bakarkako jokaldian, markatzailetik libratu da eta bere ondorengo jaurtiketa gogorrak bigarren gola ekarri du Lezamara, UD Logroñeseko atearen zutoin motzetik sartuta. Eta 67. minutuan, Sancetek area barrutik egindako jaurtiketa baten ondorioz hirugarren gola etorri da. Sergio Rodriguezek zuzentzen duen taldeak aldea murriztu du Andyren ezkerkadarekin Ñoñok asistentzia egin ostean. Markagailua 3-1eko emaitzarekin geratu da azkenerarte. Joseba Etxeberriak Rojo eta Victor, Morcillo eta Sancet golegileen ordez zelairatu ditu azken aldaketetan, hurrenez hurren.

Datorren asteburuan Bilbao Athleticek El Plantion jokatuko du 12. jardunaldiko partidua Burgos CF-aren aurka igandean, azaroaren 10ean, 17:00etan hasita.