
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2021-22
- RC Celta Fortuna - Bilbao Athletic
RC Celta Fortuna - Bilbao Athletic


- 31' (p.) Fabrício
- 34' Kortazar (b.a)
- 47' Cedric
- 49' Holsgrove
- Guruzeta 73'
KokapenaAbanca Balaídos , Vigo
Bilbao Athleticen porrota Balaidosen
Lehoikumeek Celta Bren aurka galdu dute etxetik kanpo, Unai Rementeria iritsi berriak debuta egin duen partidan

Arratsalde gogorra izan du Bilbao Athleticek, Celta Bk Balaidosen jokatutako neurketako hiru puntuak eskuratu baititu, Primera RFEFko 21. jardunaldiari dagokion neurketan.
Lehoikumeak ez dira eroso sentitu berdegunean eta aurkaria nagusi izan da. Talde galiziarra askeago eta egokiago aritu da eta horrela erakutsi du markagailuan. Hainbat abisu jaso ondoren, epaileak penaltia adierazi du Lorentek egindako faltarengatik eta Fabricek, 31. minutuan, hamaika metroetatik ez du barkatu. Jarraian, zorigaiztoko jokaldia Kortazarrek bere atean sartutako golean amaitu da. Bilbao Athletic aldea murrizten saiatu da Malcom eta Serranoren saiakerekin, baina alferrik izan da.
Bigarren zatia hasi bezain laster, zuri-gorriek bi kolpe gogor jaso dituzte. Cedricek eta Holsgrovek errenta handitu zuten Onesimoren taldearentzat. Zuri-gorriek aldaketak egin dituzteeta Unai Rementeriaren debuta ikusi dugu, 52. minutuan zelairatu zena Patxi Salinasen taldearen zelai erdian postu bat betetzeko. 72. minutuan, Guruzetak, buruz, aldea murriztu zuen Pascualen erdiraketa bikain baten ondoren.
Ez da gehiagorako astirik izan. Bilbao Athleticek hurrengo neurketa izango du datorren igandean (17:00etan) Las Gaunasen, UD Logroñesen aurka, Lezaman lehen itzulian garaitu zuen taldea.
Hamaikakoan

G. Campos
Javi Castro
Álex Martín
Carlos Domínguez
Diego Pampín
C. Beitia
Carbonell
Holsgrove
Cedric
Fabrício
Javi Gómez
Ordezkoak
Alfon
Miguel Rodríguez
Gabri Veiga
Medrano
Lautaro
Coke
Ruly García
Carrique
Entrenatzaileak
Onésimo Sánchez

RC Celta Fortuna
Hamaikakoan

G. Campos
Javi Castro
Álex Martín
Carlos Domínguez
Diego Pampín
C. Beitia
Carbonell
Holsgrove
Cedric
Fabrício
Javi Gómez
Ordezkoak
Alfon
Miguel Rodríguez
Gabri Veiga
Medrano
Lautaro
Coke
Ruly García
Carrique
Entrenatzaileak
Onésimo Sánchez

Bilbao Athletic
Hamaikakoan
