
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2021-22
- UD Logroñés - Bilbao Athletic
UD Logroñés - Bilbao Athletic


- 56' Dubasin
KokapenaLas Gaunas , Logroño
Lehoikumeak, punturik gabe Las Gaunasen
Bilbao Athleticek, nahiz eta berdinketa lortzeko aukera izan partidaren amaieran, etxetik kanpo galdu du UD Logroñesen aurka

Bilbao Athletic esku-hutsik joan zen UD Logroñesera egin zion bisitatik, Primera RFEFko 22. jardunaldiko partidan. Patxi Salinasen mutilek, partida amaieran aukerarik argiena izan arren, ezin izan zuten Dubasinen golari erantzun, eta porrota jaso zuten Las Gaunasen Errioxako taldearen aurka.
Lehen zatia oso parekatua izan zen bi taldeen artean, gol aukera gutxirekin. Etxekoak zorrotzagoak izan ziren, baina Bilbao Athletic errioxarrak estutzen saiatu zen lehen berrogeita bost minutuen amaieran. Abagune argiena Mere Hermosoren taldeak izan zuen, Aridaneren jaurtiketa Agirrezabalaren zutoina miazkatzen joan baitzen kanpora. Lehenago, atezainak aurrelariaren burukada gelditu zuen ere.
Bigarren zatian, bi taldeak hasieratik markagailua irekitzeko asmoz zelairatu ziren. Etxeko taldeak lortu zuen. Fer Canoren erdiraketa on batek Dubasin sare zuri-gorrira bidali zuen buruz, bigarren zatiko hamar minutu igaro zirenean. Bilbao Athletic neurketa berdintzen saiatu zen, baina Patxi Salinasen lehoikumeek atzean ondo egon zen UD Logroñesekin topo egin zuten. Hala ere, bigarren talde zuri-gorriak bultza egin zuen eta partidako azken jokaldian izan zuen aukera argiena, Saenz baloia bere atean sartzeko zorian egon zenean, alboko erdiraketa on baten ondoren.
Hamaikakoan

Serantes
Fran
Rueda
Simic
Iñaki
Fer Cano
J. Castellano
David Ramos
Dubasin
Alfaro
Aridane AA
Ordezkoak
Guarrotxena
Rodri SLK
Paolo
Pinillos
X. Miralles
Arregi
Diamanka
Entrenatzaileak
Baldomero Hermoso, Mere

UD Logroñés
Hamaikakoan
