Bilbao Athletic - Zamora
Jardunaldia 23
1. RFEF

Bilbao Athletic - Zamora

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
10
Zamora
Zamora
  • 58' Adu Ares

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athletic, sinisteko garaipena

Patxi Salinasen taldeak Zamora menderatu du eta jaitsierako postuetatik ihes egiteko borrokan berebiziko hiru puntu lortu ditu

undefined

Bilbao Athleticek Zamora CF-ren aurkako partidan lortu ditu hiru puntuak. Malcomen golak partida erabaki du lehoikumeen alde, jaitsierako postuetatik ihes egiteko borrokan aurkari zuzen bat mendean hartuta.

Lehen zatia alternatibaz betea egon zen Lezaman. Lehoikumeek eta zamorarrek markagailua irekitzeko aukerak izan zituzten, baina bigarren talde zuri-gorriak presentzia handiagoa izan zuen aurkariaren zelaian. Bilbao Athleticek aukerak izan zituen Malcom eta Pascualen oinetan, hasierako berrogeita bost minutuetan. Bisitariak urruneko jaurtiketekin saiatu ziren, Agirrezabalak ondo geldituta.

Bigarren zatian, Bilbao Athleticek gehiago bultzatu zuen erasoan. Bere ahaleginari esker, gola iritsi zen. Malcomek abisatu zuen ezker hegaletik hainbat barneraldi eginez, eta ez zuen barkatu 58. minutuan. Aurrelariaren jaurtiketa bortitza sareetara joan zen zuzenean, justizia egiteko eta Lezamakoak aurreratzeko. Atezainak ezin izan zuen ezer egin. Lehoikumeek errenta handitzeko saiakerekin jarraitu zuten, defentsa alde batera utzi gabe. Patxi Salinasen taldeak abantaila handitzeko aukera izan zuen, baina ez zuen bere erasoetan behar besteko zorterik izan. Zamorak abagune argia izan zuen Yanisen bitartez, baina puntuak etxean geratu ziren.

Hiru puntuak Bilbao Athleticentzat, salbazioa lortzeko aurkari zuzen baten aurka hiru puntu eskuratuta. Sinesteko garaipena.