
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2021-22
- Racing Ferrol - Bilbao Athletic
Racing Ferrol - Bilbao Athletic


- 72' David Castro
- Adu Ares 6'
KokapenaA Malata , Ferrol
Bilbao Athleticen puntu garrantzitsu eta baliotsua Ferrolen
Lehoikumeek merituzko berdinketa lortu dute igoeragatik borrokatuko den talde baten zelaian eta mailari eusteko aukerak indartu dituzte

Bilbao Athleticek 1-1 berdindu zuen Racing Ferrolen aurka A Malatan. Lehoikumeak partida hasi berritan aurreratu ziren Aduren golari esker, baina David Castrok azken txanpan berdindu zuen. Patxi Salinasen mutilek lan bikaina egin zuten maila honetako zelai zailenetako batean eta salbazio aukerak elikatzen dituzte. Bi jardunaldiren faltan, hiru puntuko aldea dute jaitsiera postuekiko.
Aukera garbi gutxiko norgehiagoka izan zen, eta ia guztiak lehen minutuetan iritsi ziren. Lehenik, Luis Chaconek zutoinera bidali zuen baloia. Handik gutxira, Malcomek filial zuri-gorria aurreratu zuen sekulako gola sartuta. Diego Rivasek defendatutako atepeko eskuadratik bertatik sartu zen bere jaurtiketa, banakako jokaldi bikain baten ondoren. Jarraian, Heber Pena markagailua orekatzen saiatu zen, baina bere jaurtiketa kanpora joan zitzaion.
Etxekoak golaren bila ari ziren etengabe eta azken ordu laurdenean aurkitu zuten. David Castrok sare barrura bidali zuen baloia estrategia jokaldi batean. Galiziar lurretan lortutako emaitza honekin, bilbotarrak indartu egin dira txapelketaren tarte erabakigarriari begira, bertan datorren astean Racing de Santander txapelduna Lezmaman hartu eta UD Sanseri bisita egin beharko diote azken jardunaldian.
Hamaikakoan

Diego Rivas
M. Loureiro
Y. Quintana
David Castro
F. Pumar
Kevin Presa
Álex López
Luis Chacón
David del Pozo
Heber Pena
Nathan
Ordezkoak
Gazzaniga
Yago
David R.
Dani Nieto
Juan Viacava
Alayeto
F. Manzanara
Candelas
Joselu
Entrenatzaileak
Cristóbal Parralo

Racing Ferrol
Hamaikakoan
