undefined

Muniain partida gehien jokatu dituzten hamar lehoien artean sartu da

Muniain partida gehien jokatu dituzten hamar lehoien artean sartu da

Julen Guerrero berdindu du 430 norgehiagoka zuri-gorriz jantzita jokatuz eta kopuru hori lortu duen historiako jokalaririk gazteena bilakatu da

Iker Muniainek bere 430. partida jokatu zuen Jose Zorrila estadioan kamiseta zuri-gorriarekin, partida gehien jokatu dituzten hamar lehoien artean kokatuz (Julen Guerrerorekin berdinduta).

Klubaren historiako debutari gazteena izateaz gain, nafarrak beste goiztiartasun errekor berri bat lortu du: partiden kopuru borobil hau erdietsi duen lehoi gazteena da. Muniain 1992ko abenduaren 19an jaio zen eta 27 urte eta 10 hilabete eta 20 egun ditu, bere 430. partidan aritu den egunean. Etxeberria gainditu du kopuru borobil hau betetzen duen lehoi gazteena bilakatuz: elgoibartarrak 29 urte, 3 hilabete eta 14 egun zituelarik bere zuen zifra hau, 2006-07 denboraldian hutsean amaitu zen Athletic eta Zaragozaren arteko partidan. Hirugarren sailkatua Susaeta da, bere 430. partida 5-1 irabazi baitzuen Las Palmasen aurka 2013ko apirilaren 14an, 29 urte eta 4 hilabete zituenean. Iraola 1982ko ekainaren 22an jaio zen, eta 30 urte baino gehiagorekin iritsi zen kopurura, partida historikoetako lehengo hamarrak osatzen duten gainerako jokalariak bezala.

Muniainek denboraldi honetan Nicanor Sagarduy ‘Canito’ (437) eta Aitor Larrazabal (445) gainditu ditzake. Jose Maria Oruerengandik 51 partidara eta Piru Gainza aurrelariarengatik 64ra dago sailkapenean. Historia partida gehien jokatu dituen bosgarren lehoia Markel Susaeta da (507) eta laugarrena Andoni Iraola (510). Hirugarren postuan Joseba Etxeberria (514) dago, Txetxu Rojo bigarrenean (541) eta Jose Angel ‘Txopo’ Iribar lehenengoan (614).

Bitxia bada ere, kopuru hori lortu du nafarrak Ligan lehen gola sartu zuen zelain berean: 16 urterekin, Athleticen ’10 ‘a goleatzaile gisa estreinatu zen Lehen Mailan Pucelan, 2009-10 denboraldian.

Partida gehien jokatu dituzten hamar lehoien zerrenda:

  • 1. Iribar – 614 partida (18 denboraldi)
  • 2. Rojo I  – 541 partida (17 denboraldi)
  • 3. Etxeberria – 514 partida (15 denboraldi)
  • 4. Iraola – 510 partida (12 denboraldi)
  • 5. Susaeta – 507 partida (12 denboraldi)
  • 6. Gainza – 494 partida (21 denboraldi)
  • 7. Orue – 481 partida (17 denboraldi)
  • 8. Larrazabal – 445 partida (14 denboraldi)
  • 9. Canito – 437 partida (16 denboraldi)
  • 10. Guerrero – 430 partida (14 denboraldi)
  • 10. Muniain – 430 partida (12 denboraldi)