undefined

Eibar, aurkari aproposa San Mamesen

Eibar, aurkari aproposa San Mamesen

Ligan, Athleticek ez du porrotik jaso Katedralean armaginen aurka: hiru garaipen lortu dituzte lehoiek eta hiru norgehiagoka berdinketan amaitu dira

Athleticek San Mamesen jokatuko du larunbat honetan (14: 00etan) SD Eibarren aurka, Ligako 28. jardunaldiko partidan. Marcelinoren mutilek Jose Luis Mendilibarren taldea izango dute aurkari, armaginek San Mamesen jokatuko duten Ligako zazpigarren neurketan. Aurreko seietan, lehoiek ez dute porrotik jaso: hiru garaipen eta hiru berdinketa erdietsi dituzte.

Eibarrek San Mamesera egin zuen lehen Ligako bisita 2014-15ean izan zen eta bi taldeek golik gabeko berdinketa sinatu zuten. 2015-16 denboraldian, Athleticek etxeko gol festarik handiena lortu zuen armaginen aurka LaLigako partida batean: garai hartan Ernesto Valverdek entrenatuta, etxekoak bost gol (5-2) sartuz nagusitu ziren Adurizek (bi), Sabin Merinok, Laportek eta Dos Santosek bere atean sartutako golei esker.

2016-17 denboraldian beste garaipen bat lortu zuten lehoiek (3-1) Asier Villalibrek debuta egin zuen egunean. Gernikako aurrelaria 84. minutuan zelairatu zen, Beñat, Williams eta Muniainen golek balio izan zuten neurketan.

2018-19-ko partida ezohikoa izan zen. Raul Garciak norgehiagokaren 42. segundoan sartu zuen Athleticek San Mames barrian lortutako golik azkarrena. Aurrelari nafarraren gola izan zen partidako gol bakarra eta markagailua ez zen amaierara arte mugitu.

Bi taldeen arteko derbiak beti dira bereziak; Eibarren jaiotako sei futbolarik jokatu dute talde zuri-gorrian eta 44 jokalarik jantzi dute bi taldeen elastikoa historian zehar.