- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2016-17
- Athletic Club - SD Eibar
Athletic Club - SD Eibar
- 42' Beñat
- 54' Williams
- 90' Muniain
- Sergi Enrich 70'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
42.831 pertsona
Hirugarren etxeko derbyan garaipena itzuli da
Athletic Clubek 3 SD Eibarrek 1 Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Sociedad Deportiva Eibar taldeari…
Athletic Clubek 3 SD Eibarrek 1
Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Sociedad Deportiva Eibar taldeari San Mamesen, Beñat, Iñaki Williams eta Muniain izan dira golegileak eta Enrichek egin du bisitarien gola.
Gure taldeak hirugarren etxeko derbyan garaipenarekin egin du topo berriro ere. Hiru puntu garrantzitsuak gora begira segitzeko.
Lehen zatia parekatua izan da, aukera gutxikoa, baina Beñatek azken txanpan maisutasunez angelutik jaurti duen falta egin beharrekoak bideratuko ditu. Bigarren zatian, aldiz, ekimena zuri-gorriagoa izan da eta Iñaki Williamsek egin du bi eta zerokoa izugarrizko lasterketa egin ostean. Dena den, lasaitasuna ez da erabatekoa izan, Enrichek bi eta batekoa egin baitu, baina Iker Muniainek hirugarrena sartu du luzapenean.
Meritu handiko garaipena, ohiko jokalari batzuk falta direlako eta, are garrantzitsuagoa dena, Lezamako hamar jokalarirekin lortu dena. Hamaikagarrena, Balenziaga, Lehen Mailan debutatu du zuri-gorriz jantzita.
Eta horretaz gain, debuta egin duen 604 jokalaria daukagu partida ofizialean, Asier Villalibre Bilbao Athleticeko aurrelaria minutu batzuk jokatu ditu eta.
Egun batzuengatik bada ere, Liga aparkatu beharko dugu, ostegunean taldea ULE-ren Multzoko lehen postua saiatuko baita lortzen Vienan.