FC Barcelona - Athletic Club
Jardunaldia 2
Liga

FC Barcelona - Athletic Club

FC Barcelona
FC Barcelona
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 8' Ronaldinho
  • 34' Ronaldinho (p.)
  • 73' Touré Yaya
  • Susaeta 71'

KokapenaCamp Nou , Barcelona

Bartzelonak 3 Athletic Clubek 1: Historia ikusita, tamalez

Athletic Clubek 3-1 galdu du FC Bartzelonaren aurka 2007-2008 Ligako bigarrenjardunaldian, eta azpimarratzen dugu jardunaldia…

Athletic Club

Athletic Clubek 3-1 galdu du FC Bartzelonaren aurka 2007-2008 Ligako bigarren
jardunaldian, eta azpimarratzen dugu jardunaldia eta denboraldia historia, tamalez, aski ezaguna da-eta. Etxekoek askoz partida hobeagoa jokatu dute eta merezimenduak egin dituzten arren, azken emaitzaraino iristeko eskaini dieten bidea ez da zilegia izan.

Ez da aitzakia. Taldea motel aritu da ia partida osoan, baina nahikoa da,
arrazoi batengatik edo besterengatik, Barça zein ona den esateari gure
aurkako hankasartzeak gutxiesteko, bigarren ordeneko gaia izango balitz bezala hiru eta batekoan eragin zuzena izan duen ahaztuz.

Laburbilduz, askok jada ikusi dutelako, zalantzazkoa da Ronaldinhori Iraolak egin ei dion falta bat eta zerokoa sartzeko. Demagun falta izan dela eta partida, kirol legez, aldapaz gora hasi dela. Halaz ere, ez da inolaz ere penaltia izan Iraizozi seinalatu diotena bi
eta zerokoa ezartzeko eta Athleticek partidan sartu denean, Susaeta
debutariaren golaren bitartez, laguntzaileak inork ikusi ez duena
baliozkotzat jo du, punturik urratzeko zegoen ilusio apurra bertan
behera utziz.

Futbola dela esango digute. Ados. Oso urrutira joan gabe, futbola da ere eta harreman estua daukagu bertan futbola nola bizi duten kontuen hartuta: Ingalaterrako Ligan duela gutxi sona handia hartu zuen horko federazioak eta
epaileak berak hartu zuten neurria Liverpool-Chelsea partidaren ostean.

Epaileak nabarmen okertu zen norgehiagoka horretan Liverpoolen aurka inolaz ere ez zen izan penaltia seinalatuz, baina hortik egun gutxira federazioak partida bateko zigorra publikoki iragarri zuen epailearentzat eta hark barkamena eskatu zuen, publikoki ere. Eredu polita litzateke… kontsolamendu gisa bederen, baina erregeak gurasoak omen.

Gertakarien orrialdea betetzeari ekin baino lehen, Athleticek 4-2-3-1koa aurkeztu du,
baina sakontasunik gabe eta baloia arinegi galduz, nahiz eta Barçak
aukera garbigirik egin ez duen… batez ere zortzigarren minutuan
lehen gola faltaz sartu duelako. Tinko atzean, baina minik egin gabe segitu du gure
taldeak falta jaurtiketetan ez bazen ere, denak Valdesen eskutan amaitzen zutela. Dinamika horretan zebilen partida, baina 31. minutuan Ronaldinhoren pasea Henryren barnealdia ahalbideratu du, Iraizoz irten da atea estaltzera, Henryk desbiderau du baloia eta esferikoa Amorebietak urrundu duenerako tupust egin du gure atezainarekin eta baita ezpainetan zauria eragin ere…

Harrigarria bada ere, ondorioa izan da penaltia gehi txartel horia Iraizozentzat.
Mundiala. Ronaldinhok bi eta zerokoa ezarri du eta azken minutuan hirugarrena egiteko
aukera ere, atezainak geldiketa bikaina egitera behartuz. Gurean, min
gutxi, Susaeta eta David Lopez ordu laurdenerako lekuz aldatu arren, debutaria eskuinaldera eta bestea erdira.

Bigarren zatian 4-4-2kora itzuli da taldea. Velez Gabilondoren ordez sartu da eta David Lopez
ezkerraldera. Barça estuago hartu du Athleticek eta lehen aukera Velezentzat izan da, 52. minutuan, Tikoren pase sakona hartuz, baina azken unean Oleguer gurutzatu zaioeta 59. minutuan Aduriz saiatu da buruz. Minutu berberan Barçaen aukera hirukoitza: Henryk zutoinera bidali du baloia, Decoren jaurtiketa desbideratu du Iraizozek eta Messiren jaurtiketa harrapatu gero. Ia jarraian Giovani sartu da Henryren ordez eta hortik gutxira Iniesta Decoren ordez.

Aldaketa horien erdian beste aukera izan du Susaetak, baina bere falta jaurtiketa kanpora joan da, gutxigatik, baina kanpora. Zurigorriak zerbait animatu dira eta berdinketaren atarian
ipini gara 71. minutuan, Susaetaren estraineko golaren bitartez, defentsaren aldaratzea
areaz kanpotik barrura bidaliz.

Bi eta bat, partidan buru belarri sartuta Athletic beraz, baina bapatean errealitateak esnatu gaitu: Toureren zartakoak langan jo du eta hortik zelaian eman du botea. Jokuak segitu du, baloia alboko sakera joan da eta bapatean, inork behartu gabe, laguntzaileak zelai erdirantz abiatu da. Alferrik heldu dira gure jokalarien protestak, epaileak batera eta bestera banatu ditu kromoak eta Marquez eta Koikili kanporatu ditu lehiaren azken
txanpa zakarrontzira bidali du epaileak onerako ezagunegia egiten zaigun
historia errepikatuz. Jokua hobetu behar, zalantza barik, baina nahiko goiz da zaplastadak jasotzen hasteko. Norbaitek barkamena eskatuko al du?